SENTITU MUGITZEAREN EMOZIOAK LARRUAZALEAN!!!

Badakizu ona dela pertsona aktiboa izatea, jarduera fisikoa egitea; beraz, horretaz ez dizugu  erretolika gehiagorik botako.

Baina oraindik ez duzu lortu pixka bat mugitzea? Berri onak ditugu zuretzat!

Uste duzuna baino errazagoa, dibertigarriagoa eta hunkigarriagoa da.  Nahiko ona ez zarela uste baduzu, edota orain arte kirolik egin ez baduzu, hemen azaltzen dizkizugu zenbait trikimailu, gehiago mugitu eta bizitza gogotsuagoa (aktiboagoa) izan dezazun.

Hasi zaitez, adibidez, oinez, bizikletaz edo patinetean joaten zenbat tokitara, garraio publikoa, autoa edota motorra hartu beharrean.   Halaber, saiatu igogailurik ez erabiltzen, igo zaitez eskaileratatik, bihur itzazu eskailerak zeure  gimnasio txiki.   Gehiago mugitzeko beste era bat, etxeko gauzak egiten dituzun bitartean musika jarri eta dantza egitea da,  ikusiko duzu zeinen dibertigarria den eta nola gauzak gogo handiagoz eta martxa azkarrean egiten dituzun. Konproba ezazu!

Trikimailu hauek jarraituz gero, ikusiko duzu zeienen erraza iruditzen zaizun. Hasieran oinez hasi, eta lantzean-lantzean korrikaldiren bat egin. Joan zaitez horrela tartekatzen, zeuk jarritako mugara iritsi arte.

Ikusiko duzu zeinen ondo sentitzen zaren eta nola beste egun batean errepikatzeko gogoa sartzen zaizun.

Lagun batekin igerilekura joateko gera zaitezke “blaitu” bat hartu eta igeri eginez gorputza pixka bat astintzera, edota saskiratze batzuk egiteko gelditu. Zer iruditzen proposatzen dizkizugun plan horiek?

 

Saia zaitez eserita edo mugitu gabe denbora askoan ez egoten. Ba al dakizu horrek zu zombie bihurtzeaz gain, zure gorputza ere birrindu egiten duela? Saiatu, orduro-edo altxatzen eta zure gorputza pixka bat astintzen. Urrats horiek eman eta beste bat emateko prest bazaude, aurrera! Animatzen zara mendi-ibilaldi bat egin edota zure herrian “bueltatxo” bat ematen? Runninga ere boladan dago, apunta zaitezke.
Baina galdetu al diozu zeure buruari hasieran nola egin dezakezun?

Ideia horiek ez zaizkizula gustatzen? Lasai!

Ba al dakizu zure gustuko jarduera bat bilatzen lagun diezazukeen jende piloa dagoela? Ikastetxeetan, kirol-klubetan, gimnasioetan, zerbait egiteko elkartzen diren taldeetan, edota udaletan ere aurki dezakezu informazioa eman eta lagun diezazukeen jendea.

Probatu askatasun osoz, zuretzat eginak diren milaka jarduera daude eta.

Ze iruditzen? Ideia onak dira, ezta? 

Ariketa fisikoa eginez,  gauza on asko gertatuko dira, bestela galdu egingo zenituzkeenak.

 TIK-TAK-TIK-TAK… Zure zain gaude!

BA AL ZENEKIEN HAU?

  • Ariketa fisikoa egiteko ohitura izateak, zure umorea hobetzeaz gain, hobeto sentitzen lagunduko dizu.

  • Neskek mutilek baino jarduera fisiko gutxiago egiten dute.

  • DBHko ikasleen hirutik bat aktiboki joaten da ikastetxera (oinez, bizikleta edo beste modu batez). Gehiengoa, bitik bat, motordun ibilgailuetan ibiltzen da (autobusa, autoa, motorra…).

  • Mutilen artean, lautik batek, eta nesken artean, hirutik bik, bakarrik, lortzen du jarduera fisikoaren gutxieneko maila egitea denbora librean.

  • Gure inguruko DBHko ikasleen %23k ez du aktibo denik sentitzen, baina, gutxienez, astean jarduera bat egiteko asmoa azaldu du, eta jarduera bat hasteko erabakia hartu du.
  • Kirola egiten duten ikasleek emaitza akademiko hobeak lortzen dituzte.
  • Hauek dira DBHko ikasle gazteek jarduera fisikoa egiteko motibazio nagusiak: osasun ona edukitzea, dibertitzea, sasoiko egotea eta pisua kontrolatzea.
  • Gurasoak aktiboak badira, gazteek jarduera fisiko gehiago egiten dute.
  • Jarduera fisikoa praktikatzen duten lagunak edukitzeak aktiboagoa izaten laguntzen du.

MOTA GUZTIETAKO JARDUERA GUZTIA ZURE ESKURA!

Hemen ekintza eta aukera piloa dituzu jarduera fisikoa egiteko. Ikusi zenbat jarduera dagoen zuretzat!!!.