Informazio orokorra:

• 89 miloi biztanletik gora ditu, eta hiriburua El Cairo da.

• Bertako lur eremu handiena basamortua da, batez ere Saharakoa.

• El Cairon dagoen Guizako piramide handia egun zutik dirauen munduko 7 mirarietako batkarra da eta, mirari berrien zerrendan ere, ohorezko mirariaren izena eman zioten.

• Biztanle gehienak El Cairo edo Alejandriako hirigunetan bizi dira.

• Egiptoko antzinako zibilizazioak zeresan handia izan du gizadiaren historian, eta gaur egungo kulturan ere indarrean dago, oraindik, gizartearen ondarea.

• Basamortuko klimaren ondorioz, bertako fauna ez da oso anitza: gazelak, hienak, basurdeak, azeriak… Basamortuan, suge, narrasti eta eskorpioi ugari aurki ditzakegu.

• Gamelua dute ohiko garraiobideetako bat.

Bitxikeriak:

  • Sukaldaritza afrikar eta mediterraneokoaren fusioa dute.
  • Babak ia plater guztietan egoten dira. Eta arroza, olioa, eta barazkiekin osatzen dituzte platerak.
  • Arrainen artean, oso preziatuak dira Alexandriako ganba handiak, eta haragietan, berriz, arkumea jaten dute nabarmen.
  • Plater ospetsuenak: Ful medammes (baba egosiekin egindakoa), molokheya (espeziadun zopa), kushari (lekale erregosia) eta menea postrea (almendra-orea datilekin)

Erronkaren Izena: Pilota erreleboa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa lantzea.

Beharrezko materialak: Pilotak eta konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Hainbat talde osatu beharko dira.
  • Partaideak ilaratan kokatuko dira, binaka.
  • Bikoteak pilota bat izango du.
  • Bekokian edo bizkarrean (aukerakoa da) jarri beharko dute.
  • Konoekin markatuta dagoen distantzia egin beharko dute pilota bekokian edo bizkarrean dutela, elkarri helduta.
  • Joan eta etorri egin beharko dute.
  • Erortzen bazaie, dauden lekuan berriro hartu eta aurrera jarraituko dute.
  • Behin joan etorria eginda, hurrengo bikotekideari pasako diote pilota .
  • Hurrengo bikotekideak ezingo du atera pilota ondo jarri arte .
  • PILOTARI EZINGO ZAIO ESKUEKIN HELDU, erortzera badoa GORPUTZEKO BESTE EDOZEIN ATALEKIN EUTSI BEHARKO DIOTE.
  • Lurrera erortzen bada, orduan bai, eskuekin har dezakete.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste pibote bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.
  • Hasierara iristean pilota beste bikoteari pasa beharko diote.
  • Bikote bakoitzak bitan egin beharko du. Gehiagotan errepikatu nahi bada, inongo eragozpenik gabe egin daiteke. Ikasle kopuruaren eta denboraren arabera moldatu daiteke.

Iraupena: 15 minutu.

Puntuazioa: 

  • Sailkapen orokorrerako puntuazioa:

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• 77 miloi biztanletik gora ditu, eta hiriburu ofiziala Ankara da.

• Kontinente arteko herrialdea da, Asian eta Europan kokatzen baita (Bosforoko itsasarte famatuak zatitzen du).

• Hain ezaguna den Meskita Urdina topa dezakegu bertan.
• Bere kokaleku estrategikoa dela-eta, zibilizazio zein guda handien lekuko izan hemen espazioia falta zen! da historian zehar.
• Oso ospetsuak dira mundu osoan bainu turkiarrak.
• Bertako fauna Balkanetakoen oso antzekoa da, oro har: hartzak, basurdeak, katamotzak, oreinak, azeriak…
• Beste animalia batzuen artean oso ezagunak dira kangal izeneko txakur erraldoiak eta van katu famatua (ile zuria eta kolore askotako begiak dituena).

Bitxikeriak:

  • Elikadura askotarikoa dute eta anitza izateaz gain, dieta mediterraneoa ere eredu dutenez, nutrizio aldetik oso orekatua dela esan daiteke.
  • Barazkien artean oso ezaguna da haien moussaka, berenjenarekin egindako platera.
  • Arroza oso gustuko dute, baina, batzuetan, beste zereal bat erabiltzen dute: bulgur izenekoa
  • Mundu guztian ezagutzen da kebab turkoa, haragi, ogi eta saltsaz egina.
  • Espezia asko eta asko erabiltzen dituzte kozinatzeko: martorria, txarpoila, azafraia, Aleppoko piperbeltza, menta, eta abar.

Erronkaren Izena: Hiruko artzain-jokoaren

Erronkaren azalpena: 

  • Helburua 3 objektu lerrokatzea da.
  • Talde guztiak marraren atzean kokatuko dira.
  • Taldekideak txandaka joango dira uztaietaraino, aukeratzen duen uztaiaren barruan zapia utziko du eta hasierako marrara itzuliko da.
  • Hurrengo taldekideak ekintza berdina egingo du.
  • Jolasa irabaziko du 3 lerrokatzen dituen lehen taldeak.

Iraupena: 10-15 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.
*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan, puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• Espainiaren iparraldean kokatzen den lurraldea da, Frantziarekin mugan dagoena.

• 2 milioi biztanle ditu eta bere hiriburua Gasteiz da.

• Hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.

• Mendiz zein itsasoz inguratua dagoen lurraldea da eta ingurunean ere aniztasuna da nagusi.

• Lehen sektoreak indar handia izan du beti Euskal Herrian; gaur egun boterea galdu duen arren, oraindik ere artzain ugari daukagu bertan.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia anitza duen lurraldea da, bere osagaien oinarria Kantauri itsasotik datozen arraiak eta barrualdeko beste elementuak direlarik.

  • Tabernetan eskaintzen diren pintxoek mundu osoan dute fama.

  • Espainian Michelin izar gehien dituen zonaldea da, tradizio eta ospe handiko hainbat sukaldari eta sukaldaritza-eskola daudelarik.

  • Plater edo jaki famatu edo ezagun batzuk aipatzearren: Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak, Idiazabal gazta, eta abar, jakien artean, eta bakailaoa pil-pil eran, legatza saltsa berdean, marmitakoa, goxua, mamia, eta abar plateretan.

  • Aipatzekoa da sagardotegi garaian bertan eskaintzen diren jakiek duten ospea ere.

Erronkaren Izena: Lokotx bila!

Bete beharreko helburuak: Azkartasuna, abiadura eta erreakzioa lantzea.

Beharrezko materialak: Uztaiak (taldeko bat) eta ahal beste lokotx. Marra eta eremua mugatu eta marrazteko klarionak edota pibote/konoak.

Bi aukera:

  • 1. aukera: IZARRA
  • Hasierako egoera: Lau talde (edo nahi diren guztiak) osatuko dira. Talde bakoitzak lerro bat osatuko du eta izar eran kokatuko dira. Beraien aurrean lokotzez osatutako lerro bat ipiniko da (partaide bakoitzerako bat gutxienez)
  • Atal nagusia: Irteera ematerakoan, talde bakoitzeko partaide bat bere aurrean lokotx bat hartu beharko du eta bere eremura eraman. Hau egin eta gero, taldekide guztiak, jolas eremuari buelta oso bat eman beharko dute. Behin taldekide guztiak beraien eremura iristean, ilarako bigarren partaidea beste lokotx baten bila aterako da eta jasotzean, berriro partaide guztiak buelta eman beharko dute. Hau, behin eta berriro errepikatu beharko da lokotx guztiak jaso arte.
  • Amaiera: Azkeneko lokotxa hartu eta buelta oso ematen duen lehenengo taldea irabazlea izango da.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

  • 2. Aukera: LOKOTX BANAKETA
  • Hasierako egoera: : Lau talde (edo nahi diren guztiak) osatuko dira. Talde bakoitzak lerro bat osatuko du eta izar eran kokatuko dira. Hauen aurrean tizarekin marraztutako lauki bat (hau ez da ezinbestekoa) egongo da eta horren barruan hainbat lokotx.
  • Atal nagusia: Jolasai hasiera ematean, talde bakoitzetik partaide bat aterako da, bakoitzaren eremuko lokotx bana eskuan eramanda. Hauek, beste edozein taldeko laukiaren barruan sartu beharko dute. Hau egiterakoan, bakoitza bere eremura joango da, taldekide bati eskua eman, eta honek, beste lokotx hartu eta beste talde bati utzi beharko dio. Egoera hau behin eta berriro errepikatuko da.

Amaiera: Talderen batek lortzen badu bere laukian lokotxik ez egotea, jolasa irabaziko du.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Iraupena: 15 minutu.

Puntuazioa:

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan, puntu gehigarri bat lortzeko.

Informazio orokorra:

• 51 miloi biztanle dituen herrialdea da eta Pretoria da bere hiriburua.

• Bere kultura, erlijio eta sinesmen aniztasunagatik da ezaguna, Ortzadarraren herrialde izenez ere ezagutzen delarik.

• Babesturiko 66.000 Km² ko parke naturalak daude (azalera osoaren % 5,6).

• 20.000 landare espezie aurki ditzakegu bertan (mundu osoko mota guztien %10 denera).

• Hala ere, Hego Afrika oso baso gutxi dituen herrialdea da, azalera osoaren %1 soilik.

• Bushveldeko sabanan hainbat ugaztun aurki ditzakegu: lehoia, lehoinabarra, hiena, hipopotamoa, jirafa, errinozeroa…

• Marrazo zuri handiaren bizilekua da hango kosta.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia oso anitza da; izan ere, bertako tribu indigenen ohiturak eta kolonia-garaietako eragina islatzen dira.
  • Benetako Hego Afrikako sukaldaritzari Cap Malay deritzo (tokiko osagaiak eta espezie indonesiarrak estilo europarrez eginak).
  • 18:00ak aldera afaltzen ohi da eta oso zaila da 21:00etatik aurrera afaltzeko tokirik aurkitzea (hiri handietan izan ezik).
  • Kalitate handiko haragia dute eta haien bizimodu sozialaren oinarri braai izeneko barbakoa da, gizarteko sektore guztietan ospatzen dena.

Erronkaren Izena: Uztai kate lasterketa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa eta koordinazioa lantzea

Beharrezko materialak: Uztaiak eta konoak

Erronkaren azalpena:

  • Partaideak ilaran kokatuko dira.
  • Denak eskutik helduta egongo dira.
  • Ilaran azkena dagoenak uztaia izango du.
  • Uztaia atzetik aurrera pasa beharko da, eskuak askatu gabe.
  • Azkena dagoenak uztaia pasa bezain pronto aurrera joan beharko du eta aurrena dagoenari eskutik heldu beharko dio.
  • Uztaia beste kideari pasatzean, korrika lehenengoarengana joan beharko da.
  • Horrela hurrenez hurren pasako da uztaia eta katea aurrerantz joango da.
  • Ezingo da oinez ibiltzen joan; katea mugitzen joateko aukera bakarra, errelebo modura, atzekoa aurrera pasatuz hurrenez hurren.

Antolakuntza:

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Egin beharreko zirkuitua konoekin markatu behar da.
  • Hasierako eta amaierako puntuak kono/piboteekin adieraziko dira.
  • Konoen arteko tartea 20-30 metro ingurukoa izango da. Partaide kopuruaren arabera txikitu edo handitu beharko da distantzia.
  • Antolatzaileek erabakiko dute, daukaten denboraren arabera, joan eta etorri egin beharko den edo soilik joan.

Iraupena: 15-20 minutu.

Puntuazioa:

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan  puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• Indiar ozeanoan kokaturik dagoen 22 milioi biztanle dituen herrialdea da Madagaskar.

• Hiriburua Antananarivo da eta bertako herritarrei malgache (frantsesetik dator) edo malagasy deitzen zaie.

• Afrikako irla handiena da, eta munduko laugarren handiena.

• Han soilik aurki daitezkeen hainbat animalia zein landare daude: lemurrak, Fosa izeneko katu antzeko ugaztun bat, 3 hegazti espezie, narrasti ugari (%90 endemikoa da) eta 6 baobab espezie (zuhaitza).

• Munduko kameleoi espezie guztien % 50 Madagaskarren aurki daiteke.

Bitxikeriak:

  • Hainbat lurraldetako eragina jaso duen gastronomia du: Arabia, Txina, India eta Frantzia.
  • Arroza eta lekaleak askotan erabiltzen diren osagaiak dira.
  • Horretaz gain, plater pikanteak oso gogoko dituzte; nagusi dira, besteak beste, tipula, baratxuria, jengibrea, curry-a eta tomatea.
  • Herrialdeko gosaririk ohikoena txorizo frijitua edo arrautzez lagunduriko arroza eta ogi frantsesa edota esne kondentsatua dira.
  • Gustukoen dituzten postreen artean, fruta freskoa dago: tamarindoa, anana, mangoa, ahuakatea, kokoa…

Erronkaren Izena: Madagaskarreko erreleboak.

Bete beharreko helburuak: Koordinazioa landu eta talde lana sustatzea.

Beharrezko materialak: Talde bakoitzeko 4/6 koaderno (edo gain zapaleko zerbait, xaflaren bat edo dena delakoa, parte hartzaile kopuruaren arabera) eta baloi bat.

Erronkaren azalpena: 

  • Talde bakoitzak koaderno eta baloi bat izango du proba hau egiteko.
  • Ilara batean jarriko dira taldeak.
  • Ilara horretan, binaka kokatuko dira partaideak.
  • Bikote bakoitzak koaderno bat izango du, batek mutur batetik helduko dio eta besteak bestetik.
  • Azkeneko bikotea, koadernoaz gain, baloia ere edukiko du.
  • Baloia koadernotik koadernora pasa beharko da, atzetik aurrera.
  • Baloia aurreneko bikotera iristen denean, haiek korrika atera beharko dute piboterantz, baloia koadernoaren gainean dutela.
  • Pibotera iristean, hari buelta eman eta ilarara itzuli beharko dute lehen bezala.
  • Ilaran azken lekuan jarriko dira eta baloia, hasieran bezala, aurrena dagoen bikoteari pasa beharko diote.
  • Talde osoak bi buelta egin beharko ditu.
  • Baloia lurrera ez erortzen saiatu behar dira. Erortzen bada, erori zaien puntutik abiatu beharko dira berriz.
  • Ilarara iristean, baloia atzetik aurrera koadernoz koaderno pasa beharko da. EZ DU BALIO indar handiz bota eta aurreko bikotea pasatzea, bikotez bikote joan behar du. Hori gertatzen bada, berriz ere atzetik hasi beharko du jokoan taldeak.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste kono bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.

Iraupena: 15-20 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• 37 miloi biztanletik gora ditu Tanzaniak, eta bere hiriburua Dodoma da.

• Swahiliz hitz egiten dute.

• Afrikako garaiena den Kilimanjaro mendia (Uhuru tontorra 5.892 metrora dago) herrialdearen ipar mendebaldean dago.

• Herrialdearen zati handiena sabana da.

• Faunan duen aberastasuna da herrialdeak duen erakargarritasunik handienetakoa: ñuaren migrazioa uztail-abuztuetan, elefanteak, hipopotamoen lokatz-bainuak, errinozeroak, zebrak, jirafak, babuinoak, bufaloak eta, nola ez, lehoiak.

• Hegazti ugari duen lurraldea ere bada Tanzania.

• Parke nazionalak dira bertako tokirik interesgarrienak.

Bitxikeriak:

  • Gastronomiaren oinarri, haragia dute barrualdeko herrietan, eta arraina, berriz, kostaldekoetan, beti barazki edo entsaladaz hornituta.
  • Jaten dituzten animalien artean bitxienak bufaloa, ñua eta antilopea dira.
  • Entsaladak egiteko fruta gordinak erabiltzen dituzte: papaia, kokoa, banana, sagarra eta batata
  • Tanzaniako plater ezagunena ugali izeneko manioka-purea da.

Erronkaren Izena: Traineru estropada.

Bete beharreko helburuak: Koordinazioa landu eta talde lana sustatzea

Beharrezko materialak: Distantziak markatzeko pibote/konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Estropada antzeko bat egin beharko da.
  • Lurrean eta bata bestearen atzean eserita (elkarren kontra-kontra) egongo dira taldeak hasierako puntuan.
  • Marrari bizkarra emanda kokatuko dira denak.
  • Estropada hasitakoan, ilaran dagoen aurrenak bostekoa emango dio lemazainari eta korrika joango da ilaran azkena dagoenaren atzean eseri arte.
  • Hura behin eserita, hurrengoa aterako da. Gauza bera egin beharko du honek.
  • Horrela arituko dira helmugara iritsi arte (30 metrora).

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitza ilara batean egongo da. Hasierako marrarekiko bizkarrez kokatuko dira.
  • 30 metrora, talde bakoitzaren parean, pibote/kono bat egongo da.
  • Ilaran, taldekideak bata bestearen atzean eserita egongo dira. Ondo elkartuta.
  • Ikusten bada erraz egiten ari direla, antolatzaileek joan etorria egitea erabaki dezakete.

Iraupena: 10-15 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• 90 miloi biztanletik gora dituen lurraldea dugu.

• Emakumeek karga eta pisu guztiak buru gainean eramaten dituzte, orekan.

• Alfabetizazio maila oso baxua da, batez ere, emakumeena.

Bitxikeriak:

  • Elikagaiei dagokionez, haragi zein barazkiekin eginiko erregosiak jaten dituzte, injera ogiaren gainean.
  • Etiopian, gehienak, ortodoxoak, musulmanak edo juduak dira. Horregatik, ez dute txerririk jaten, debekatuta daukate. Eta beraien gastronomian, plater asko barazki hutsezkoak dira.
  • Goorsha adiskidetasunaren ospakizun bat da. Etiopiar mahaietan eskuineko eskua erabiltzen da injera ogia jateko (barruan haragia edo barazkiekin). Lagun arteko bazkari batean, batek injera zati bat hartu eta beste baten ahoan sartzeari deitzen diote Gainera, zenbat eta zati handiagoa izan, orduan eta adiskidetasun sendoagoa adierazten du.

Erronkaren Izena: Lagun gainetik salto.

Bete beharreko helburuak: Oreka, saltoak eta koordinazioa landu eta kidearekiko konfiantza sustatzea.

Beharrezko materialak: Piboteak/konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Erreleboen sistema bera erabiliko da.
  • Ilaran azken dagoenak, aurreko guztien gainetik salto egin beharko du banan-banan, zaldiak balira bezala.
  • Ilarako aurrenekora iritsitakoan, lehen tokian kokatuko da, eta azkenengoak ariketa errepikatuko du.
  • Horrela, helmugako pibotera/konora iritsi arte.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitza ilara batean jarriko da. Hasierako marraren atzean.
  • 30 metrora jarriko da helmuga, kono/pibote batekin markatuta.
  • TALDEKIDE BAKOITZA bata bestetik METRO BATERA kokatuko da, salto egiterakoan tokia izateko.
  • Norbaitek gainetik salto egiteko beldurra izango balu, bi aukera egongo lirateke moldatu ahal izateko:
    • Salto egin beharrean hanka gainetik pasa
    • Aurreraino joan txingoka, eta besteak bezala kokatu.

Iraupena: 15 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• 32 milioi biztanletik gora ditu eta Rabat du hiriburua, naiz eta Casablanca izan biztanle gehien dituen hiria.

• Hizkuntza ofizialak: Arabiar klasikoa eta berberera, nahiz eta frantsesa eta espainiarra ere oso erabiliak izan.

• Toubkal mendia da herrialdeko mendirik garaiena, 4.167 metro dituela.

• Gibraltarreko itsasarteak banatzen du Europar kontinentetik.
• Duen aniztasun geografikoa dela-eta (kostak, desertuak, estepak, mendikateak…) animalia zein landare ugari aurki ditzakegu bertan: txakala, dromedarioa, narrastiak, sugeak, armadiloak, hienak, azeriak, eskorpioiak…

Bitxikeriak:

  • Cuscus zereala da jaki ohikoenetakoa. Arkumea eta barazkiekin jaten da.
  • Fruta asko daukate; izan ere, Maroko fruta-ekoizle nagusienetako bat da mediterraneo eskualdean.
  • Bertako zoko eta merkatuetan entsalada-bokatak jaten dituzte edozein ordutan
  • Bertako edaririk tipikoena mentadun tea da
  • Espezie hauek erabiltzen dituzte, besteak beste: kanela, kuminoa, jengibrea, piperbeltza, piperrautsa, sesamoa, anisa, azafraia eta menta.
  • Tradizioak dioenez, sukaldea emakumeen lekua da, eta gizonek ezin dute sartu.
  • Marokoarrek eskuin eskuko hiru behatzekin jaten dute.

Erronkaren Izena: Ehunzango lasterketa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa, malgutasuna eta azkartasuna lantzea.

Beharrezko materialak: Konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Partaideak konoaren atzean kokatuko dira.
  • Lehenengo, hiru aterako dira: lehenak esku bat hanka tartetik pasako du atzerantz, erdikoak esku batekin aurrekoari helduko dio eta beste eskua hanka tartetik pasako du; azkenak aurrekoari eskutik helduko dio(hanka tartekoa), eta bestea bere hanka tartetik pasako du.
  • Horrela, korrika, hurrengo konoraino joango dira eta buelta egingo dute.
  • Hasierako puntura iristean, hurrengo kidea hartuko dute eta hura ere berdin kokatuko da.
  • Posizio honetan korri egin ahal izateko, pixka bat makurturik joan beharko dute.
  • Askatzen badira, ezingo dute jarraitu, berriz ondo jarri arte.

Antolakuntza: 

  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Irteera-marra pibote batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 15-20 metrora, beste pibote bat jarriko da.
  • Pibote batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute. Gero, hurrengo kidea hartuko dute.

Iraupena: 15-20 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Informazio orokorra:

• 10 milioi biztanletik gora ditu.

• Portugalera iritsi bezain laster, oilarraren irudia ikusiko dugu, bertako irudia baita.

Bitxikeriak:

  • Elikaduraren oinarri ogia, ardoa, olioa eta arraina dituzte.
  • Aurreko kolonien eragina ere antzematen da zenbait kasutan (espeziak erabiltzea).
  • Baratxuria asko erabiltzen dute beren plateretan.
  • Askotariko arrain eta itsaskiak jaten dituzte, bakailaoa nagusi dela: Portugalgo sukaldarien hitzetan, 365 errezeta daude arrai hori kozinatzeko (urteko egun bakoitzeko bat).
  • Bitxia da, mediterraneoko beste toki batzuekin konparatuz, elikagai batzuen berririk ez izatea oraindik; hala nola dilistak, berenjena edo kardua.
  • Hango sukaldaritzaren beste adierazle nagusi bat Pastéis de Belem delakoak dira, 8 zentimetroko diametroa duten kremazko talotxoak. Haien errezeta sekretua da. Batzuen ustez, 3 lagunek soilik dakite mundu osoan.

Erronkaren Izena: Konoa botatzera.

Bete beharreko helburuak: Talde lana sustatzea, punteria lantzea eta ondo pasatzea.

Beharrezko materialak: Konoak, klarionak eta pilotak.

Erronkaren azalpena: 

  • Taldeak ilaran jarriko dira, marraren atzean.
  • Taldekideek txandaka bota beharko dute teniseko pilota, marraren atzetik.
  • Helburua 15 metrora egongo den konoa botatzea izango da.
  • Batek botatzen duenean, pilota bota duen lekuraino joango da haren bila korrika eta hurrengoari eskura eman beharko dio.
  • Hurrengoak berdin, konoa botatzen saiatu beharko du.
  • Konoa botatzen dutenean, berriz ondo jarriko da eta, berdin-berdin, hurrengoari pasa beharko zaio pilota.

Antolakuntza: 

  • Nahi adina ikaslek hartu dezakete parte.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Ilaran kokatuko dira.
  • Botatzen den lekua adierazteko, lurrean klariona batekin marra bat marraztuko da. Marra horren atzetik bota beharko da.
  • Marratik 15 metro egongo da konoa.

Iraupena: 15-20 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat sailkapen orokorrean.
*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan, puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Ikastetxea bakoitzak tourrarekin erlazionatutako bideoak ikusi nahi?

IKUSI BIDEOAK