Informazio orokorra:

• 146 miloi biztanle baino gehiago dituen lurraldea dugu.

• Zero azpitik 45º C-ko tenperaturak jasaten dituzte neguan.

• Munduko herrialderik handiena da Errusia, azalerari begiratzen badiogu.

  • Urteko zenbait hilabetetan, ez dute gaurik izaten, egun guztian argia egoten da.

Bitxikeriak:

  • Arraina, hegaztiak, perretxikoak, basoko fruituak eta eztia jaten dute nabarmenki.
  • Mota askotako zerealak ere ugariak dira beraien eguneroko elikagaien artean. Esaterako, zekalea, garia, garagarra, artoa…
  • Platerak oso energetikoak dira, hango hotzari aurre egiteko.
  • Oso gustuko dute zopa: schi izeneko patatarekin, azarekin eta haragiarekin egiten da, eta Ukraniako borsch zopari erremolatxa gehitzen diote.
  • Entsaladak ere askotan izaten dira Errusiako mahaietan, besteak beste, gure artean ezaguna den entsalada errusiarra.

Erronkaren Izena: Izar gorriaren jokoa.

Bete beharreko helburuak: Ondo pasatzea.

Beharrezko materialak: Baloi bat.

Erronkaren azalpena: 

  • Parte-hartzaileak taldeka jarri beharko dute. Beraz, zortzi ilara egongo dira borobila sortuz.
  • Talde bakoitzak ilara bat egin beharko du eta kide bakoitzak zenbaki bat izango du, hurrenkeran.
  • Taldeek osatzen duten borobilaren erdian, baloi bat jarriko da.
  • Dinamizatzaileak zenbaki bat esaten duenean, zenbaki hori duen kideak mugitu egin beharko du. Nola? erlojuaren orratzen norabidean.Borobilari buelta eman eta, bere taldekideek osatzen duten ilararen hutsuneetatik zig zig eginez, baloia hartu beharko du.

Antolakuntza: 

  • 8 talde izango dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru beraimage003 izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Talde bakoitzak ilara bat egin beharko du.
  • Gutxienez beso bateko distantzia utziko da taldekideen artean.
  • Balioa erdian jarriko da.
  • Taldeak baloitik metro batera jarriko dira gutxi gorabehera.

Iraupena: 15-20 minutu.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

bidasoatik-mundura-australia-01Informazio orokorra:

• 21 milioi biztanle ditu eta horietako 410 mila indigenak dira.

• Biztanleak baino hiru halako kanguru gehiago dago.

• Australian sorturiko animalia espezie berezia ornitorrinkoa da.

Bitxikeriak:

  • Elikaduraren oinarri arraina eta haragia dituzte eta, normalean, barazkiekin konbinatzen dituzte (patatak, babarrunak, lekak, azenarioak…). Barbakoa asko erabiltzen dute.
  • Haragien artean, besteak beste, krokodiloarena, kanguruarena eta bufaloarena jaten dituzte.
  • Jaki ohikoena haragi pastela da.
  • Gosari ohikoena, berriz, tostada vegemitearekin, hots, legami estraktuarekin egiten den pasta gazi bat
  • Postre ohikoena, berriz, esnegain, merenge eta frutaz (kiwia, melokotoia…) eginiko pastela da, Pavlova izenekoa (Anna Pavlova ballet dantzariaren omenez).
  • Australiarrentzat, plater kuttunenetako bat ganbak plantxan da.

Erronkaren Izena: Errelebo australiarrak.

Bete beharreko helburuak: Talde lana lantzea, kide bakoitzak duen garrantziaz jabetzea.

Beharrezko materialak: 16 pibote (talde bakoitzeko. Bat hasiera-puntuan, eta bestea, buelta emateko puntuan).

Erronkaren azalpena: 

  • Taldeko lehen kidea korrika aterako da parean duen piboteruntz, hari buelta eman eta hasierako lekura itzuliko da.
  • Hasierako lekura iritsitakoan, taldeko beste kide bati eskutik heldu eta korrika aterako dira piboteruntz. Hari buelta eman eta hasierara itzuliko dira.
  • Hirugarren kide bat batuko da orduan eskua emanez, eta ariketa bera egingo dute, eta horrela, taldeko guztiak azken lasterketa egin arte.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari izatea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Talde osoa pibote baten atzean jarriko da. Parean, 20 metrora, beste pibote bat egongo da.
  • Talde osoa berriz ere hasiera puntura iristen denean joko da ekintza amaitutzat.
  • Oso azkar egiten ari direla konturatuz gero, bi aldiz egin dezatela esan ahalko zaie. Hau da, berriz ere joateko lehenengo bat piboterantz, bueltatu, bigarrena hartu… eta horrela denak joan-etorria egin arte.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• Asiako Ekialdean dagoen 65, 9 milioi biztanleko uharte-estatua da.

• Munduko 3. ekonomia-potentzia da.

• Hiriburua TOKIO du, munduko metropolirik handiena eta bizi-itxaropen handieneko biztanleak dituena.

• Lurrikara handiak egoten dira.

• 90.000 animalia espezie aurkitu daitezke. Horien artean, nagusienak, zaldia eta “INU” txakurra dira.

Bitxikeriak:

  • Behi-esne gutxi hartzen dute, gehiengoak laktosari intolerantzia dio eta; eta soja-edaria hartzen dute haren ordez.
  • Japoniarren plater nagusia sushia da. Osagaiak: arroza, algak, arrain gordina, barazkiak, arroz-ozpina, azukrea eta gatza.
  • Japonian zaila da ogia aurkitzea, arrozak betetzen du-eta ogiaren funtzioa.

Erronkaren Izena: Gerra Deklarazioa.

Bete beharreko helburuak: Lurrak konkistatzea.

Beharrezko materialak: Baloi bat.

Erronkaren azalpena: 

  • Talde bakoitzeko kide bat aukeratu beharko da. Aukeratutako kideak borobil bat eginez jarriko dira, herrialde bakoitzeko kide bana borobil horretan delarik.
  • Herrialde bateko kide bat borobilaren erdian jarriko da baloia eskuan duela. Beste herrialde bati gerra deklaratuko dio. Nola? Baloia airera botaz herrialde horren izena esango du.
  • Aipatu duen herrialdeko kideak baloia airean hartu beharko du konkistatzeko eskubidea izateko. Ez badu hartzen, beste herrialde bati deklaratu beharko dio gerra.
  • Nola konkistatuko dugu? Baloiarekin gorputzeko edozein ataletan joz.
  • Herrialdea konkistatua izan bada, hark jarraituko du jolasarekin, borobilaren erdian jarrita.
  • Helburua ahalik eta herrialde gehien konkistatzea izango da.
  • Herrialde bakoitzetik txandaka hartuko dute parte.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Borobila osatuz, talde bakoitzeko partaide bat egongo da.
  • Herrialdea konkistatu eta gero, herrialde horretako beste partaide bat sartu daiteke jokoan.
  • Kasu horretan, baliteke partaide batzuk parte hartu gabe geratzea. Hori gertatuz gero, parte hartu ez dutenekin erreleboak egin daitezke amaieran. Irabazten duen taldeak puntu positibo bat gehiago lortuko du taldearentzat.

Iraupena: 20 minutu.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 30 miloi biztanle dituen herrialdea da.

• Bertan dago munduko mendirik garaiena, urtero mendizale askoren bisitak jasotzen dituena. Bertara igo ahal izateko baimenak 10.000$-20.000$ inguru balio du.

Bitxikeriak:

  • Nepalen, nekazaritza da nagusi, eta gehien landatzen dituzten elikagaiak arroza, dilistak, artoa, garia, juka eta patata dira.
  • Beraz, landatzen dituzten elikagaiekin oso lotuak daude bertako ohiko jakiak.
  • Arroza da elikaduraren oinarri.
  • Jaten dituzten haragien artean, txerrikia, oilaskoa, bufalo-haragia eta jak-haragia daude. Ez dute behikirik jaten, beraientzat sakratua baita.

Erronkaren Izena: Sherpa erreleboak.

Bete beharreko helburuak: Gaitasun fisiko osagarria lantzea.

Beharrezko materialak: 8 pibote, bat talde bakoitzeko.

Erronkaren azalpena: 

  • Zaldiko-maldiko moduan jarriko dira taldeko sei kide, binaka.
  • Irteera ematen denean, lehen bikotea korrika aterako da, bere kidea bizkarrean daramala (zaldiko maldiko).
  • Pibotera inguratu eta hasierako puntura iristen denean, taldeko hurrengo bikotea ere korrika aterako da, aurreko bikoteak egindako bera egitera.
  • Horrela, hurrenez hurren, bikote bakoitzak lasterketa bi aldiz egin arte, eta rolak aldatuz lasterketatik lasterketara, bikote artean.
  • Erreleboak azkarren egiten dituen taldeak irabaziko du.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Binaka jarri beharko dute kideek.
  • Bikote bakoitzak zaldiko-maldiko moduan jarri beharko du.
  • Piboteak 20 metrora jarriko dituzte.
  • Bikote bakoitzak bi aldiz egin beharko du lasterketa.

Iraupena: 15-20 minutu.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 8 miloi biztanletik gora dituen herrialdea da.

• Munduko petrolioaren hiria bertan dagoela esaten da.

• Emakumeen eskubide gabezia nabarmena da herrialde horretan, ez dute ikasteko eskubiderik, ez gidatzeko eskubiderik, …

Bitxikeriak:

  • Libanoko gastronomia dute.
  • Barazki eta frutak oso ohikoak dira, zerealak eta lekaleak direlarik plateren oinarri.
  • Bertako jaki ohikoena, shawarma da: arkume, oilasko edo behiki xerrak, pita ogiarekin eta barazkiekin zerbitzatzen dira. Ogitarteko antzeko bat dela esan dezakegu, maiz erabiltzen duten jogurt-saltsa moduko batekin jaten dena
  • Txerrikirik ez dute jaten, erlijio-arrazoiengatik..
  • Postrea, oro har, fruta freskoa izaten da, azukre-urarekin prestatua.
  • Gamelu-esnea edaten dute herrialde horretan.
  • Espezia asko erabiltzen dituzte platerak gozatzeko.
  • Duten osasun-arazo handienetako bat diabetesa da. Elikadura ez-egokiaren ondorioz pertsona askok garatzen dute.

Erronkaren Izena: FORMULA 1.

Bete beharreko helburuak: talde lana landu, kide bakoitzaren garrantziaz jabetu.

Ekintza egiteko beharrezko materialak: Talde-lanean zirkuitu bat osatzea. Koordinazioa eta kooperazioa lantzea.

Beharrezko materialak: Aulkia, kaskoa, klariona. Talde guztiek bana eduki beharko dute; beraz, guztira, 8 unitate lortu behar dira material bakoitzetik.

Erronkaren azalpena:

  • Klarionarekin zirkuitu bat marraztu beharko da, ondoren taldeak bira osatzeko.
  • Zirkuitua zirkularra izango da, eta “Box” (mekanikoen lekua) puntu bat egon beharko du, bertan gurpilak aldatzeko.
  • Mutil bat aulki gainean eseriko da.
  • Taldeko gainontzeko kideek (neska eta mutil) aulkiaren hanka bakoitza baliatuz, gidaria altxatu beharko dute.
  • Behin gidaria altxatuta, taldeak zirkuitua egin beharko du.
  • Taldeko kideak nekatuta badaude, edota aldaketa egin nahi bada, boxetan dauden kideak jar daitezke haien ordez, zirkuitua bukatu arte.

Antolakuntza:

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko dute, bestela taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Talde bakoitzeko 9 pertsona beharko dira kotxea osatzeko. 8 badira, batek errepikatu egin beharko du. Aldiz, 12 badira, 9k parte hartuko dute eta beste hirurak laguntzen eta animatzen aritukodira, ondo etorriko da eta.
  • Taldeko kide bat gidaria izango da.
  • Beste 4 kide gurpilak izango dira.
  • Gainontzeko taldekideak boxetan egongo dira.
  • Antolatzaileetako batek denborak hartzen egon beharko du.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 81 miloi biztanletik gora ditu.

• Han oso ohikoa da bizikleta erabiltzea.

• Europako bigarren herrialde handiena da biztanleriari dagokionez, Errusiaren atzetik.

• Alemanezko hitz luzeenak 80 letra dauzka.

Bitxikeriak:

  • 300 ogi mota daude Alemanian.
  • Alemaniarrentzat gosaria da otordurik garrantzitsuena. Gosaltzen, zerealak, eztia, ogia, mermelada… jaten dituzte. Askok eta askok arrautzak, gazta eta hestebeteak ere jaten dituzte gosaltzeko.
  • Saltxitxa ere oso ezaguna da, 1.500 saltxitxa mota egiten dituzte Alemanian.
  • Aza fermentatua, hau da, choucroutea ere oso gustuko dute.

Erronkaren Izena: Saltxitxa borroka!

Bete beharreko helburuak: Oreka lantzea eta ondo pasatzea!

Beharrezko materialak: Banku suediarra edo zaldia (ez badaude, banku luzeez ordeztu daitezke), koltxoneta (lurrean jartzeko, erorita ere) eta igerilekuko txurroak (ez badaude, jertseekin egindako txurroak erabil daitezke, esaterako).
Material hori bi talderentzako izango da; beraz, 4 ale beharko dira material bakoitzetik.

Erronkaren azalpena: 

  • Bankuaren alde banatan kokatuko dira taldeak.
  • Txandaka, bankuaren gainetik ibiliz, beste aldera iristen saiatu beharko dute taldeko kideek.
  • Bidean aurkariarekin egingo dute topo, eta, txurroaren laguntzaz, bankutik beste taldeko kidea botatzen saiatu beharko dute.
  • Erortzen bada, hurrengo taldekidea aterako da.
  • Gainean gelditu denak aurrera jarraituko du, beste alderaino iritsi arte.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • 4 banku egongo dira, alde banatan kokatuko dira taldeak. Bata bestearen parean (bankua erdian dela).
  • Sailkapeneko hurrenkeraren arabera kokatuko dira bankuetan. 1.a eta 2.a banku batean, 3.a eta 4.a beste batean, eta horrela hurrenez hurren.
  • Bankua eta taldearen artean metroko distantzia utziko da, denak bankuaren inguruan ez pilatzeko.
  • Garrantzitsua izango da banku bakoitzean antolatzaile bat egotea puntuazioa modu egokian eraman ahal izateko eta tranparik ez egiteko.
  • Bankuaren alde batetik bestera joan behar dute kideek, beste aldera iristea lortu arte.
  • Puntuak lortzeko bi modu daude:
    o Beste aldera iristen badira, puntu bat lortuko dute.
    o Aurkaria lurrera botatzen badute, puntu bat lortuko dute.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 330 mila biztanletik gora ditu.

• Neguko hilabeteetan eguzki-argi gutxi izaten dute. Adibidez, abenduan ez dute eguzkirik ikusten.

• Bertan, aurora boreala ikus dezakegu. Aurora polarra edo boreala gauez zeruan agertzen den distira edo lumineszentzia itxurako fenomeno bat da. Ohikoena eremu polarretan agertzen da. Hala ere, denboralditxo batean, munduko beste eremu batzuetan ere ager liteke. Arrazoi horregatik “aurora polarra” (edo “aurora polaris”) deitu ohi zaio.

Bitxikeriak:

  • Islandia irla bat denez, bere sukaldaritza arrainean oinarritzen da: bakailaoa, amuarraina eta izokina jaten dute gehien bat. Noizean behin, balea eta marrazoa ere bai.
  • Irlako isolamendua eta eguraldi baldintza gogorrak gainditzeko, ohikoa da jakiak ketzea, gatzitzea edo lehortzea, hobeto kontserbatzeko.
  • Asko erabiltzen dute esneki bat, skyra; gazta zaporea du. Gordinik jan daiteke, eta kozinatu ere bai beste elikagaiekin batera.

Erronkaren Izena: Malgutasun jolasa.

Bete beharreko helburuak: Malgutasuna lantzea taldean.

Beharrezko materialak: Taldekide bakoitzarentzat klariona.

Erronkaren azalpena: 

  • 8 talde osatuko dira.
  • Talde bakoitza ilaran jarriko da.
  • Taldeek bata bestearen ondoan egon beharko dute.
  • Taldekide bakoitzak klarion bat izango du eskuan, eta hankak irekita dituztela, hanka tartetik eskuekin atzeraka egin eta klarionarekin lurrean marka bat egin beharko dute.
  • Ahalik eta urrutien iristea lortu behar dena da, klariona hanka artean dela.
  • Taldekide bakoitzak hiru aldiz egin beharko du.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Taldeak ilaran jarriko dira bata bestearen alboan.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 60 milioi biztanletik gora ditu.

• Bertan dago Vatikano Hiria, Europako mikroestatua. Izan ere 932 biztanle besterik ez da bizi bertan.

• Inperio erromatarraren aztarna asko eta asko geratzen dira lurralde osoan zehar, eta, beraz, kulturalki oso aberatsa da herrialdea.

Bitxikeriak:

  • “Dieta mediterraneoa” bertan sortua da.
  • Prestatzen dituzten plater asko eta asko barazkiz josiak daude. Eta Parmako gazta, tomatea, albahaka eta oliba-olioa dira oinarrizko osagaiak..
  • Herrialde oso ezaguna da pizza, pasta eta risottoa direla eta. Beren eguneroko jana dela esan dezakegu.
  • Elikaduraren oinarri arraina dute, hasi izokinetik eta marrazoraino.
  • Izozkiak eta tiramisua dira postre ohizkoenak.
  • Patata ere askotan erabiltzen dute jakien osagarri.

Erronkaren Izena: FRISPIZZA.

Bete beharreko helburuak: Punteria eta talde lana lantzea.

Beharrezko materialak: Frisbia eta frisbiarentzat apaingarriak (talde bakoitzeko bat). 8 pibote, eta kronometro bat denbora neurtzeko.

Erronkaren azalpena: 

  • Talde lana egin beharko dute fripizzarekin.
  • Lehenik eta behin, talde bakoitzak bere frisbia apainduko du.
  • Ondoren, 10 paseen jokoa egin beharko dute.
  • Talde bakoitzak 10 pase lortu beharko ditu hura lurrera erori gabe (12 jokalari badira, 12. Jokalariak adina pase egin beharko dituzte).

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Txandaka hartuko dute parte.
  • Talde osoa sakabanatua egongo da, eta beraien artean 10 pase eman beharko dituzte ahalik eta azkarren eta frisbia lurrera erori gabe.
  • Eremu zabala mugarritu beharko da, paseak oso gertutik ez egiteko.

Iraupena: 20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• Abenduaren 3an ospatzen da euskararen eguna.

• Abenduaren 21ean ospatzen da, berriz, oso ezaguna den Santo Tomas eguna. Egun horretan baserritarrak menditik kalera jaistea zen ohitura. Bestalde, herrietan txerria zozketatzen da eta taloak eta txistorra jateko txosnak ere jartzen dira.

Bitxikeriak:

  • Gabonetako menuetan, arkumea izaten da nagusi etxe askotan, zurrukutuna edo karduaren ondoren, eta postrean, turroia.
  • Kostaldeko herrietan, asko estimatzen da parrillan egindako arraina. Haragietan, berriz, txuleta da nagusi.
  • Lehengaiaren kalitatea asko zaintzen da plateretan, eta haren zaporea mantentzen saiatzen dira gure sukaldariak.

Erronkaren Izena: Zaku-lasterketa.

Bete beharreko helburuak: Koordinazioa lantzea eta ondo pasatzea.

Beharrezko materialak: Zakuak (8, bat talde bakoitzeko) eta konoak/poteak/txinoak (8).

Erronkaren azalpena: 

  • Talde bakoitza ilaran jarriko da.
  • Errelebo sistema erabiliko da.
  • Irteera ematen denean, lehenengo kidea zakuan sartu eta saltoka aterako da
  • Saltoka konoraino iritsi, hura inguratu eta hasierako puntura iristen denean, hurrengo taldekideak, zakuan sartu, eta gauza bera egin beharko du.
  • Horrela, taldekide guztiek egin arte.
  • Erreleboak azkarren egiten dituen taldeak irabaziko du.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Hasiera puntutik, 20 metrora dagoen pibotera joan, eta buelta.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 89 miloi biztanletik gora ditu, eta hiriburua El Cairo da.

• Bertako lur eremu handiena basamortua da, batez ere Saharakoa.

• El Cairon dagoen Guizako piramide handia egun zutik dirauen munduko 7 mirarietako batkarra da eta, mirari berrien zerrendan ere, ohorezko mirariaren izena eman zioten.

• Biztanle gehienak El Cairo edo Alejandriako hirigunetan bizi dira.

• Egiptoko antzinako zibilizazioak zeresan handia izan du gizadiaren historian, eta gaur egungo kulturan ere indarrean dago, oraindik, gizartearen ondarea.

• Basamortuko klimaren ondorioz, bertako fauna ez da oso anitza: gazelak, hienak, basurdeak, azeriak… Basamortuan, suge, narrasti eta eskorpioi ugari aurki ditzakegu.

• Gamelua dute ohiko garraiobideetako bat.

Bitxikeriak:

  • Sukaldaritza afrikar eta mediterraneokoaren fusioa dute.
  • Babak ia plater guztietan egoten dira. Eta arroza, olioa, eta barazkiekin osatzen dituzte platerak.
  • Arrainen artean, oso preziatuak dira Alexandriako ganba handiak, eta haragietan, berriz, arkumea jaten dute nabarmen.
  • Plater ospetsuenak: Ful medammes (baba egosiekin egindakoa), molokheya (espeziadun zopa), kushari (lekale erregosia) eta menea postrea (almendra-orea datilekin)

Erronkaren Izena: Pilota erreleboa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa lantzea.

Beharrezko materialak: Pilotak eta konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Hainbat talde osatu beharko dira.
  • Partaideak ilaratan kokatuko dira, binaka.
  • Bikoteak pilota bat izango du.
  • Bekokian edo bizkarrean (aukerakoa da) jarri beharko dute.
  • Konoekin markatuta dagoen distantzia egin beharko dute pilota bekokian edo bizkarrean dutela, elkarri helduta.
  • Joan eta etorri egin beharko dute.
  • Erortzen bazaie, dauden lekuan berriro hartu eta aurrera jarraituko dute.
  • Behin joan etorria eginda, hurrengo bikotekideari pasako diote pilota .
  • Hurrengo bikotekideak ezingo du atera pilota ondo jarri arte .
  • PILOTARI EZINGO ZAIO ESKUEKIN HELDU, erortzera badoa GORPUTZEKO BESTE EDOZEIN ATALEKIN EUTSI BEHARKO DIOTE.
  • Lurrera erortzen bada, orduan bai, eskuekin har dezakete.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste pibote bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.
  • Hasierara iristean pilota beste bikoteari pasa beharko diote.
  • Bikote bakoitzak bitan egin beharko du. Gehiagotan errepikatu nahi bada, inongo eragozpenik gabe egin daiteke. Ikasle kopuruaren eta denboraren arabera moldatu daiteke.

Iraupena: 15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 77 miloi biztanletik gora ditu, eta hiriburu ofiziala Ankara da.

• Kontinente arteko herrialdea da, Asian eta Europan kokatzen baita (Bosforoko itsasarte famatuak zatitzen du).

• Hain ezaguna den Meskita Urdina topa dezakegu bertan.
• Bere kokaleku estrategikoa dela-eta, zibilizazio zein guda handien lekuko izan hemen espazioia falta zen! da historian zehar.
• Oso ospetsuak dira mundu osoan bainu turkiarrak.
• Bertako fauna Balkanetakoen oso antzekoa da, oro har: hartzak, basurdeak, katamotzak, oreinak, azeriak…
• Beste animalia batzuen artean oso ezagunak dira kangal izeneko txakur erraldoiak eta van katu famatua (ile zuria eta kolore askotako begiak dituena).

Bitxikeriak:

  • Elikadura askotarikoa dute eta anitza izateaz gain, dieta mediterraneoa ere eredu dutenez, nutrizio aldetik oso orekatua dela esan daiteke.
  • Barazkien artean oso ezaguna da haien moussaka, berenjenarekin egindako platera.
  • Arroza oso gustuko dute, baina, batzuetan, beste zereal bat erabiltzen dute: bulgur izenekoa
  • Mundu guztian ezagutzen da kebab turkoa, haragi, ogi eta saltsaz egina.
  • Espezia asko eta asko erabiltzen dituzte kozinatzeko: martorria, txarpoila, azafraia, Aleppoko piperbeltza, menta, eta abar.

Erronkaren Izena: Hiruko artzain-jokoaren

Erronkaren azalpena: 

  • Helburua 3 objektu lerrokatzea da.
  • Talde guztiak marraren atzean kokatuko dira.
  • Taldekideak txandaka joango dira uztaietaraino, aukeratzen duen uztaiaren barruan zapia utziko du eta hasierako marrara itzuliko da.
  • Hurrengo taldekideak ekintza berdina egingo du.
  • Jolasa irabaziko du 3 lerrokatzen dituen lehen taldeak.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• Espainiaren iparraldean kokatzen den lurraldea da, Frantziarekin mugan dagoena.

• 2 milioi biztanle ditu eta bere hiriburua Gasteiz da.

• Hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.

• Mendiz zein itsasoz inguratua dagoen lurraldea da eta ingurunean ere aniztasuna da nagusi.

• Lehen sektoreak indar handia izan du beti Euskal Herrian; gaur egun boterea galdu duen arren, oraindik ere artzain ugari daukagu bertan.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia anitza duen lurraldea da, bere osagaien oinarria Kantauri itsasotik datozen arraiak eta barrualdeko beste elementuak direlarik.

  • Tabernetan eskaintzen diren pintxoek mundu osoan dute fama.

  • Espainian Michelin izar gehien dituen zonaldea da, tradizio eta ospe handiko hainbat sukaldari eta sukaldaritza-eskola daudelarik.

  • Plater edo jaki famatu edo ezagun batzuk aipatzearren: Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak, Idiazabal gazta, eta abar, jakien artean, eta bakailaoa pil-pil eran, legatza saltsa berdean, marmitakoa, goxua, mamia, eta abar plateretan.

  • Aipatzekoa da sagardotegi garaian bertan eskaintzen diren jakiek duten ospea ere.

Erronkaren Izena: Lokotx bila!

Bete beharreko helburuak: Azkartasuna, abiadura eta erreakzioa lantzea.

Beharrezko materialak: Uztaiak (taldeko bat) eta ahal beste lokotx. Marra eta eremua mugatu eta marrazteko klarionak edota pibote/konoak.

Erronkaren Izena: Lokotx bila!

Bete beharreko helburuak: Azkartasuna, abiadura eta erreakzioa lantzea.

Beharrezko materialak: Uztaiak (taldeko bat) eta ahal beste lokotx. Marra eta eremua mugatu eta marrazteko klarionak edota pibote/konoak.

Bi aukera:

  • 1. aukera: IZARRA
  • Hasierako egoera: Lau talde (edo nahi diren guztiak) osatuko dira. Talde bakoitzak lerro bat osatuko du eta izar eran kokatuko dira. Beraien aurrean lokotzez osatutako lerro bat ipiniko da (partaide bakoitzerako bat gutxienez)
  • Atal nagusia: Irteera ematerakoan, talde bakoitzeko partaide bat bere aurrean lokotx bat hartu beharko du eta bere eremura eraman. Hau egin eta gero, taldekide guztiak, jolas eremuari buelta oso bat eman beharko dute. Behin taldekide guztiak beraien eremura iristean, ilarako bigarren partaidea beste lokotx baten bila aterako da eta jasotzean, berriro partaide guztiak buelta eman beharko dute. Hau, behin eta berriro errepikatu beharko da lokotx guztiak jaso arte.
  • Amaiera: Azkeneko lokotxa hartu eta buelta oso ematen duen lehenengo taldea irabazlea izango da.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

  • 2. Aukera: LOKOTX BANAKETA
  • Hasierako egoera: : Lau talde (edo nahi diren guztiak) osatuko dira. Talde bakoitzak lerro bat osatuko du eta izar eran kokatuko dira. Hauen aurrean tizarekin marraztutako lauki bat (hau ez da ezinbestekoa) egongo da eta horren barruan hainbat lokotx.
  • Atal nagusia: Jolasai hasiera ematean, talde bakoitzetik partaide bat aterako da, bakoitzaren eremuko lokotx bana eskuan eramanda. Hauek, beste edozein taldeko laukiaren barruan sartu beharko dute. Hau egiterakoan, bakoitza bere eremura joango da, taldekide bati eskua eman, eta honek, beste lokotx hartu eta beste talde bati utzi beharko dio. Egoera hau behin eta berriro errepikatuko da.

Amaiera: Talderen batek lortzen badu bere laukian lokotxik ez egotea, jolasa irabaziko du.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

Iraupena: 15 minutu.

 

Informazio orokorra:

• 51 miloi biztanle dituen herrialdea da eta Pretoria da bere hiriburua.

• Bere kultura, erlijio eta sinesmen aniztasunagatik da ezaguna, Ortzadarraren herrialde izenez ere ezagutzen delarik.

• Babesturiko 66.000 Km² ko parke naturalak daude (azalera osoaren % 5,6).

• 20.000 landare espezie aurki ditzakegu bertan (mundu osoko mota guztien %10 denera).

• Hala ere, Hego Afrika oso baso gutxi dituen herrialdea da, azalera osoaren %1 soilik.

• Bushveldeko sabanan hainbat ugaztun aurki ditzakegu: lehoia, lehoinabarra, hiena, hipopotamoa, jirafa, errinozeroa…

• Marrazo zuri handiaren bizilekua da hango kosta.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia oso anitza da; izan ere, bertako tribu indigenen ohiturak eta kolonia-garaietako eragina islatzen dira.
  • Benetako Hego Afrikako sukaldaritzari Cap Malay deritzo (tokiko osagaiak eta espezie indonesiarrak estilo europarrez eginak).
  • 18:00ak aldera afaltzen ohi da eta oso zaila da 21:00etatik aurrera afaltzeko tokirik aurkitzea (hiri handietan izan ezik).
  • Kalitate handiko haragia dute eta haien bizimodu sozialaren oinarri braai izeneko barbakoa da, gizarteko sektore guztietan ospatzen dena.

Erronkaren Izena: Uztai kate lasterketa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa eta koordinazioa lantzea

Beharrezko materialak: Uztaiak eta konoak

Erronkaren azalpena:

  • Partaideak ilaran kokatuko dira.
  • Denak eskutik helduta egongo dira.
  • Ilaran azkena dagoenak uztaia izango du.
  • Uztaia atzetik aurrera pasa beharko da, eskuak askatu gabe.
  • Azkena dagoenak uztaia pasa bezain pronto aurrera joan beharko du eta aurrena dagoenari eskutik heldu beharko dio.
  • Uztaia beste kideari pasatzean, korrika lehenengoarengana joan beharko da.
  • Horrela hurrenez hurren pasako da uztaia eta katea aurrerantz joango da.
  • Ezingo da oinez ibiltzen joan; katea mugitzen joateko aukera bakarra, errelebo modura, atzekoa aurrera pasatuz hurrenez hurren.

Antolakuntza:

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Egin beharreko zirkuitua konoekin markatu behar da.
  • Hasierako eta amaierako puntuak kono/piboteekin adieraziko dira.
  • Konoen arteko tartea 20-30 metro ingurukoa izango da. Partaide kopuruaren arabera txikitu edo handitu beharko da distantzia.
  • Antolatzaileek erabakiko dute, daukaten denboraren arabera, joan eta etorri egin beharko den edo soilik joan.

Iraupena: 15-20 minutu.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• Indiar ozeanoan kokaturik dagoen 22 milioi biztanle dituen herrialdea da Madagaskar.

• Hiriburua Antananarivo da eta bertako herritarrei malgache (frantsesetik dator) edo malagasy deitzen zaie.

• Afrikako irla handiena da, eta munduko laugarren handiena.

• Han soilik aurki daitezkeen hainbat animalia zein landare daude: lemurrak, Fosa izeneko katu antzeko ugaztun bat, 3 hegazti espezie, narrasti ugari (%90 endemikoa da) eta 6 baobab espezie (zuhaitza).

• Munduko kameleoi espezie guztien % 50 Madagaskarren aurki daiteke.

Bitxikeriak:

  • Hainbat lurraldetako eragina jaso duen gastronomia du: Arabia, Txina, India eta Frantzia.
  • Arroza eta lekaleak askotan erabiltzen diren osagaiak dira.
  • Horretaz gain, plater pikanteak oso gogoko dituzte; nagusi dira, besteak beste, tipula, baratxuria, jengibrea, curry-a eta tomatea.
  • Herrialdeko gosaririk ohikoena txorizo frijitua edo arrautzez lagunduriko arroza eta ogi frantsesa edota esne kondentsatua dira.
  • Gustukoen dituzten postreen artean, fruta freskoa dago: tamarindoa, anana, mangoa, ahuakatea, kokoa…

Erronkaren Izena: Madagaskarreko erreleboak.

Bete beharreko helburuak: Koordinazioa landu eta talde lana sustatzea.

Beharrezko materialak: Talde bakoitzeko 4/6 koaderno (edo gain zapaleko zerbait, xaflaren bat edo dena delakoa, parte hartzaile kopuruaren arabera) eta baloi bat.

Erronkaren azalpena: 

  • Talde bakoitzak koaderno eta baloi bat izango du proba hau egiteko.
  • Ilara batean jarriko dira taldeak.
  • Ilara horretan, binaka kokatuko dira partaideak.
  • Bikote bakoitzak koaderno bat izango du, batek mutur batetik helduko dio eta besteak bestetik.
  • Azkeneko bikotea, koadernoaz gain, baloia ere edukiko du.
  • Baloia koadernotik koadernora pasa beharko da, atzetik aurrera.
  • Baloia aurreneko bikotera iristen denean, haiek korrika atera beharko dute piboterantz, baloia koadernoaren gainean dutela.
  • Pibotera iristean, hari buelta eman eta ilarara itzuli beharko dute lehen bezala.
  • Ilaran azken lekuan jarriko dira eta baloia, hasieran bezala, aurrena dagoen bikoteari pasa beharko diote.
  • Talde osoak bi buelta egin beharko ditu.
  • Baloia lurrera ez erortzen saiatu behar dira. Erortzen bada, erori zaien puntutik abiatu beharko dira berriz.
  • Ilarara iristean, baloia atzetik aurrera koadernoz koaderno pasa beharko da. EZ DU BALIO indar handiz bota eta aurreko bikotea pasatzea, bikotez bikote joan behar du. Hori gertatzen bada, berriz ere atzetik hasi beharko du jokoan taldeak.

Antolakuntza: 

  • 8 talde egongo dira.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste kono bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 37 miloi biztanletik gora ditu Tanzaniak, eta bere hiriburua Dodoma da.

• Swahiliz hitz egiten dute.

• Afrikako garaiena den Kilimanjaro mendia (Uhuru tontorra 5.892 metrora dago) herrialdearen ipar mendebaldean dago.

• Herrialdearen zati handiena sabana da.

• Faunan duen aberastasuna da herrialdeak duen erakargarritasunik handienetakoa: ñuaren migrazioa uztail-abuztuetan, elefanteak, hipopotamoen lokatz-bainuak, errinozeroak, zebrak, jirafak, babuinoak, bufaloak eta, nola ez, lehoiak.

• Hegazti ugari duen lurraldea ere bada Tanzania.

• Parke nazionalak dira bertako tokirik interesgarrienak.

Bitxikeriak:

  • Gastronomiaren oinarri, haragia dute barrualdeko herrietan, eta arraina, berriz, kostaldekoetan, beti barazki edo entsaladaz hornituta.
  • Jaten dituzten animalien artean bitxienak bufaloa, ñua eta antilopea dira.
  • Entsaladak egiteko fruta gordinak erabiltzen dituzte: papaia, kokoa, banana, sagarra eta batata
  • Tanzaniako plater ezagunena ugali izeneko manioka-purea da.

Erronkaren Izena: Traineru estropada.

Bete beharreko helburuak: Koordinazioa landu eta talde lana sustatzea

Beharrezko materialak: Distantziak markatzeko pibote/konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Estropada antzeko bat egin beharko da.
  • Lurrean eta bata bestearen atzean eserita (elkarren kontra-kontra) egongo dira taldeak hasierako puntuan.
  • Marrari bizkarra emanda kokatuko dira denak.
  • Estropada hasitakoan, ilaran dagoen aurrenak bostekoa emango dio lemazainari eta korrika joango da ilaran azkena dagoenaren atzean eseri arte.
  • Hura behin eserita, hurrengoa aterako da. Gauza bera egin beharko du honek.
  • Horrela arituko dira helmugara iritsi arte (30 metrora).

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitza ilara batean egongo da. Hasierako marrarekiko bizkarrez kokatuko dira.
  • 30 metrora, talde bakoitzaren parean, pibote/kono bat egongo da.
  • Ilaran, taldekideak bata bestearen atzean eserita egongo dira. Ondo elkartuta.
  • Ikusten bada erraz egiten ari direla, antolatzaileek joan etorria egitea erabaki dezakete.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 90 miloi biztanletik gora dituen lurraldea dugu.

• Emakumeek karga eta pisu guztiak buru gainean eramaten dituzte, orekan.

• Alfabetizazio maila oso baxua da, batez ere, emakumeena.

Bitxikeriak:

  • Elikagaiei dagokionez, haragi zein barazkiekin eginiko erregosiak jaten dituzte, injera ogiaren gainean.
  • Etiopian, gehienak, ortodoxoak, musulmanak edo juduak dira. Horregatik, ez dute txerririk jaten, debekatuta daukate. Eta beraien gastronomian, plater asko barazki hutsezkoak dira.
  • Goorsha adiskidetasunaren ospakizun bat da. Etiopiar mahaietan eskuineko eskua erabiltzen da injera ogia jateko (barruan haragia edo barazkiekin). Lagun arteko bazkari batean, batek injera zati bat hartu eta beste baten ahoan sartzeari deitzen diote Gainera, zenbat eta zati handiagoa izan, orduan eta adiskidetasun sendoagoa adierazten du.

Erronkaren Izena: Lagun gainetik salto.

Bete beharreko helburuak: Oreka, saltoak eta koordinazioa landu eta kidearekiko konfiantza sustatzea.

Beharrezko materialak: Piboteak/konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Erreleboen sistema bera erabiliko da.
  • Ilaran azken dagoenak, aurreko guztien gainetik salto egin beharko du banan-banan, zaldiak balira bezala.
  • Ilarako aurrenekora iritsitakoan, lehen tokian kokatuko da, eta azkenengoak ariketa errepikatuko du.
  • Horrela, helmugako pibotera/konora iritsi arte.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute
  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitza ilara batean jarriko da. Hasierako marraren atzean.
  • 30 metrora jarriko da helmuga, kono/pibote batekin markatuta.
  • TALDEKIDE BAKOITZA bata bestetik METRO BATERA kokatuko da, salto egiterakoan tokia izateko.
  • Norbaitek gainetik salto egiteko beldurra izango balu, bi aukera egongo lirateke moldatu ahal izateko:
    • Salto egin beharrean hanka gainetik pasa
    • Aurreraino joan txingoka, eta besteak bezala kokatu.

Iraupena: 15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 32 milioi biztanletik gora ditu eta Rabat du hiriburua, naiz eta Casablanca izan biztanle gehien dituen hiria.

• Hizkuntza ofizialak: Arabiar klasikoa eta berberera, nahiz eta frantsesa eta espainiarra ere oso erabiliak izan.

• Toubkal mendia da herrialdeko mendirik garaiena, 4.167 metro dituela.

• Gibraltarreko itsasarteak banatzen du Europar kontinentetik.
• Duen aniztasun geografikoa dela-eta (kostak, desertuak, estepak, mendikateak…) animalia zein landare ugari aurki ditzakegu bertan: txakala, dromedarioa, narrastiak, sugeak, armadiloak, hienak, azeriak, eskorpioiak…

Bitxikeriak:

  • Cuscus zereala da jaki ohikoenetakoa. Arkumea eta barazkiekin jaten da.
  • Fruta asko daukate; izan ere, Maroko fruta-ekoizle nagusienetako bat da mediterraneo eskualdean.
  • Bertako zoko eta merkatuetan entsalada-bokatak jaten dituzte edozein ordutan
  • Bertako edaririk tipikoena mentadun tea da
  • Espezie hauek erabiltzen dituzte, besteak beste: kanela, kuminoa, jengibrea, piperbeltza, piperrautsa, sesamoa, anisa, azafraia eta menta.
  • Tradizioak dioenez, sukaldea emakumeen lekua da, eta gizonek ezin dute sartu.
  • Marokoarrek eskuin eskuko hiru behatzekin jaten dute.

Erronkaren Izena: Ehunzango lasterketa.

Bete beharreko helburuak: Kooperazioa, malgutasuna eta azkartasuna lantzea.

Beharrezko materialak: Konoak.

Erronkaren azalpena: 

  • Partaideak konoaren atzean kokatuko dira.
  • Lehenengo, hiru aterako dira: lehenak esku bat hanka tartetik pasako du atzerantz, erdikoak esku batekin aurrekoari helduko dio eta beste eskua hanka tartetik pasako du; azkenak aurrekoari eskutik helduko dio(hanka tartekoa), eta bestea bere hanka tartetik pasako du.
  • Horrela, korrika, hurrengo konoraino joango dira eta buelta egingo dute.
  • Hasierako puntura iristean, hurrengo kidea hartuko dute eta hura ere berdin kokatuko da.
  • Posizio honetan korri egin ahal izateko, pixka bat makurturik joan beharko dute.
  • Askatzen badira, ezingo dute jarraitu, berriz ondo jarri arte.

Antolakuntza: 

  • Nahi adina jokalarik hartu dezake parte.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Irteera-marra pibote batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 15-20 metrora, beste pibote bat jarriko da.
  • Pibote batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute. Gero, hurrengo kidea hartuko dute.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

 

 

 

Informazio orokorra:

• 10 milioi biztanletik gora ditu.

• Portugalera iritsi bezain laster, oilarraren irudia ikusiko dugu, bertako irudia baita.

Bitxikeriak:

  • Elikaduraren oinarri ogia, ardoa, olioa eta arraina dituzte.
  • Aurreko kolonien eragina ere antzematen da zenbait kasutan (espeziak erabiltzea).
  • Baratxuria asko erabiltzen dute beren plateretan.
  • Askotariko arrain eta itsaskiak jaten dituzte, bakailaoa nagusi dela: Portugalgo sukaldarien hitzetan, 365 errezeta daude arrai hori kozinatzeko (urteko egun bakoitzeko bat).
  • Bitxia da, mediterraneoko beste toki batzuekin konparatuz, elikagai batzuen berririk ez izatea oraindik; hala nola dilistak, berenjena edo kardua.
  • Hango sukaldaritzaren beste adierazle nagusi bat Pastéis de Belem delakoak dira, 8 zentimetroko diametroa duten kremazko talotxoak. Haien errezeta sekretua da. Batzuen ustez, 3 lagunek soilik dakite mundu osoan.

Erronkaren Izena: Konoa botatzera.

Bete beharreko helburuak: Talde lana sustatzea, punteria lantzea eta ondo pasatzea.

Beharrezko materialak: Konoak, klarionak eta pilotak.

Erronkaren azalpena: 

  • Taldeak ilaran jarriko dira, marraren atzean.
  • Taldekideek txandaka bota beharko dute teniseko pilota, marraren atzetik.
  • Helburua 15 metrora egongo den konoa botatzea izango da.
  • Batek botatzen duenean, pilota bota duen lekuraino joango da haren bila korrika eta hurrengoari eskura eman beharko dio.
  • Hurrengoak berdin, konoa botatzen saiatu beharko du.
  • Konoa botatzen dutenean, berriz ondo jarriko da eta, berdin-berdin, hurrengoari pasa beharko zaio pilota.

Antolakuntza: 

  • Nahi adina ikaslek hartu dezakete parte.
  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Ilaran kokatuko dira.
  • Botatzen den lekua adierazteko, lurrean klariona batekin marra bat marraztuko da. Marra horren atzetik bota beharko da.
  • Marratik 15 metro egongo da konoa.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 309 milioi biztanleko herrialdea da.

  • 50 Estatuz osaturiko herrialdea da. Kanadaren eta Mexikoren artean daude horietako 48. Alaska eta Hawaii geratzen dira eremu horretatik kanpo
  • Munduko laugarren herrialderik handiena da.
  • Hizkuntza indigena asko desagertu dira AEB-n. Herri indigena batzuk badira oraindik: navajoak, dakotak eta txerokiak, besteak beste.

Bitxikeriak:

  • Janaririk ohikoena eta famatuena hanburgesa da.
  • Kanpotik etorritako hainbat giza taldez sorturiko herrialdea denez, tokiko gastronomia Iparamerikarrena dela esan liteke.
  • Ameriketako gainontzeko plater ezagun edo famatuen artean honako hauek aurki ditzakegu: sagar-tarta (American Pie izenez ere ezaguna), bufalo haragia, chilia haragiarekin, oilasko frijitua, browniak edo txokolatezko gailetak.
  • Estatu Batuak fast food mugimenduaren buru izan dira azken urte hauetan (hau da, janari azkarra eta koipetsua: hanburgesak, pizzak, patata frijituak, oilasko frijitua, freskagarriak…). Hasieran, nazioartean arrakasta handia izan arren, gaur egun badakigu produktu horiek ez direla batere osasungarriak; izan ere, Estatu Batuak munduko aurreneko lekuan daude gizentasunean.

Erronkaren Izena: Saskibaloia!

Bete beharreko helburua: Punteria, koordinazioa eta azkartasuna lantzea, talde lana sustatzea.

Beharrezko materialak: Saskibaloiko baloiak, saskiak, gutxienez bi, eta kronometroa eta txistua.

Erronkaren azalpena: 

  • Saskibaloi partidak izango dira, saski batean jokatuko direnak.
  • Helburua baloia saskian ahalik eta azkarren sartzea izango da.
  • Baloia saskiratzean, sartu duen taldea barruan geratzen da eta beste bat sartzen da.
  • Ez bada baloirik sartzen, minutu bat igarotzean denbora gehien daramana kanpora joango da eta beste bat sartuko da.
  • Lehenengo partidan gertatzen bada, antolatzaileek erabakiko dute zein aterako den.
  • Arauak mini-saskibaloikoen antzekoak izango dira:
    • Urrats bikoitzak ere egongo dira
    • Falta eginez gero, alboko marratik aterako da baloia.
    • Saskiratu eta gero, kasu horretan, kanpotik sartzen den taldeak erditik aterako du.

Antolakuntza: 

  • Nahi adina talde sortuko dira,
  • Ikasle gutxi badaude 3koak izango dira, bestela 5ekoak.
  • Saski batean bakarrik jokatuko da: 3×3 edo 5×5.
  • Antolatzaileek hala erabakitzen badute, 4×4 ere izan daiteke.
  • Kopururu bereko bi taldek jokatu behar dute beti. Talderen batean norbait falta bada, beste taldeko bat sartu daiteke.
  • Saskiratzearen ondoren, zuzenean aldaketa egingo da. Bestela MINUTU BATEKO iraupena izango dute partidek.
  • Talde guztiak jokatzea da helburua. Denek jokatu ostean, denbora badago, errepikatzen hasi daitezke hasieran jokatu duten ordenan.
  • Ikasle asko dauden ikastetxeetan, bi saski baino gehiago badaude, jokoa errazte aldera, ahal beste kanasta erabiltzea litzateke egokiena. Horretarako antolatzaileek banandu egin beharko lukete.

Iraupena: 20-25 minutu.

Puntuazioa: 

PARTE-HARTZEA hartuko da kontuan, hau da, zenbat eta ikasle gehiagok parte hartu zuen erronkan, orduan eta puntu gehiago lortuko ditu zuen taldeak ikastetxearentzat, sailkapen orokorrean.

*Nesken partaidetza ere oso garrantzitsua izango da; izan ere, ikasturte amaieran berdinketaren bat  izanez gero, ikasturte osoan neskek izan duten partaidetzaren bataz bestekoa hartuko da kontutan puntu gehigarri bat lortzeko.

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• Kolonbia eta Ekuadorrekin egiten du muga.

• 30 milioi biztanle inguru ditu eta hiriburua Lima du.

• Hizkuntza ofiziala gaztelania da.

• Hego Amerikako Errepublika da.

• 100.000 toki arkeologiko baino gehiago daude bertan.

• Munduko 17 herrialde megadibertsoetako bat da, ekosistema ugari dituena, eta, ondorioz, flora zein fauna oso aberatsa.

Bitxikeriak:

  • 500 plater ohiko dituzte gutxi gorabehera.
  • Patata mota gehien duen herrialdea da munduan.
  • Bere gastronomiak espainiarraren eragin zuzena jaso du.
  • 500 zopa mota baino gehiago dituzte erregistratuak eta 250 postre tradizional.
  • Kulturen arteko nahasketa da bere gastronomiaren ezaugarri nagusietako bat.
  • Arrainarekin egindako Cebichea kultur ondare nazionala izendatu dute, eta Peruren ordezkari hoberena da, perutarrek diotenez.

Erronkaren Izena: Harri-orri-ar!

Bete beharreko helburua: Erreakzio-abiadura lantzea

Beharrezko materialak: Konoak

Erronkaren azalpena: 

  • Bi taldetan banatuko dira.
  • Partaideak konoaren atzean jarriko dira ilaran.
  • Talde bat alde batean kokatuko da eta bestea, bestean.
  • Binaka kokatuko dira hasieran.
  • Lehenengo biak binaka aterako dira. KORRIKA. Bi bikoteak elkartzen diren lekuan HARRI-ORRI-AR egingo dute. Bakoitzak bere parekoarekin.
  • Nahiz hasieran binaka atera, INDIBIDUALA izango da HARRI-ORRI-ARa, hau da, irabazten duenak aurrera jarraituko du eta galtzen duena ilarara bueltatuko da.
  • Hasieran bikotea ateratzeko arrazoia, aldi berean lauk jolastu ahal izatea da. Bi talde batekoak izango dira eta beste bi, bestekoak, Baina Harri-orri-ar egiteko garaian, bakoitzak bere parekoaren aurka egin beharko du.
  • Batera egin behar da. Galduz gero, ilarara bueltatu behar da eta taldeko beste norbait aterako da KORRIKA.
  • Jolasaren helburua aurkariaren etxeraino iristea da puntua lortu ahal izateko, Beraz, IRABAZIZ gero, aurrera jarraituko da KORRIKA. . Galduz gero, taldekide bat KORRIKA aterako da, aurkaria etxera iristea ekiditeko.
  • Adi egon beharko du taldekideak noiz galtzen duen ikusteko eta korrika ateratzeko.

Antolakuntza: 

  • Kasu honetan, binaka kokatuko direnez, 16 pertsona inguru egon daitezke alde banatan. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Ilaran binaka kokatuko dira, bata bestearen atzean, Ordena horretan aterako dira.
  • Galduz gero, ilararen atzean kokatuko dira, berriz beraien txanda iritsi arte.
  • Laukizuzen bat osatuko da konoekin. Konotik konora, gutxi gorabehera 15-20 metroko distantzia egon beharko du.
  • Ikasle asko diren ikastetxetan eremu bat baino gehiago sortu daiteke ahal beste ikaslek parte hartu ahal izateko.

img-peru-01

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• Munduko hamaikagarren herrialderik handiena da biztanleriari dagokionez; 121 miloi biztanle inguru ditu.

• 32 toki kultural daude UNESCOk Ondare izendatuak

• 65 talde indigena daude Mexikon .

• Munduko 7. herrialdea da hizkuntza aniztasunari dagokionez.

• Herrialdea megadibertso dela jotzen da; 200 mila espezie ditu (munduko biodibertsitate guztiaren %12).

• Bushveldeko sabanan hainbat ugaztun aurki ditzakegu: lehoia, lehoinabarra, hiena, hipopotamoa, jirafa, errinozeroa…

• 733 narrasti mota, 448 ugaztun, 290 anfibio, eta floran, berriz, 26.000 espezie dituen lurraldea da.

Bitxikeriak:

  • Plater ohikoena: burrito edo tortita da, artoz egindako taloa; haragi gorriz edo barazkiz betetzen da.
  • Espainiar gastronomia indiar natiboenarekin nahasten da beren sukaldeetan.
  • Guakamolea bertakoa da, ahuakate eta limoiarekin egindako pasta.
  • Batzuen ustetan txokolatearen jatorria ere Mexikon dago.
  • Mexikarrek oso gustuko dituzte pikantea eta txile piperrak; plater askori botatzen diote pikantea.

Erronkaren Izena: Errelebo siamesak!

Bete beharreko helburua: Koordinazioa eta kooperazioa lantzea.

Beharrezko materialak: Konoak eta soka/zinta/zelo/goma.

Erronkaren azalpena:

  • Hainbat talde osatuko dira.
  • Partaideak ilaratan kokatuko dira, binaka.
  • Bikoteek hanka bana ONDO LOTUTA izango dute, batek ezkerra eta besteak eskuina.
  • Hankak lotuak dituztela, korri egin beharko dute.
  • Konoekin markatuta dagoen distantzia egin beharko dute.
  • Joan eta etorri egin beharko dute.
  • Behin joan etorria eginda, hurrengo bikotea eskuan jo eta erreleboa pasako diote.

Antolakuntza:

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste pibote bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.
  • Bikote bakoitzak bitan egin beharko du. Gehiagotan errepikatu nahi bada, inongo eragozpenik gabe egin daiteke. Ikasle kopuruaren eta denboraren arabera moldatu daiteke.

Iraupena: 15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• Karibeko irla da; Antilletako itsasoan dago.

• 11 milioi biztanle inguru ditu eta hiriburua La Habana da.

• Kuba hitza cubao hitzetik dator eta toki ederra esan nahi du.

• Kolonia espainiarra izan zen eta horregatik hitz egiten da gazteleraz.

• Krokodilo ugari topatu ditzakegu bertan, baita munduko igel txikiena ere.

Bitxikeriak:

  • Bertako gastronomia espainiar, afrikar eta karibetarraren arteko fusioa da.
  • Plater ezagunenak Congria eta Moros y Cristianos
    1. CONGRIA: Babarrun gorriz eta arrozez egindako platera.
    2. MOROS Y CRISTIANOS: Babarrun beltz eta arrozez egindako platera.
  • Tuberkulu ugari dituzte: juka, batata, ñamea.
  • Baita fruta tropikal asko ere: guaiaba, banana arra, papaia, mangoa…
  • Gozagarri falta sumatzen da bere gastronomian, sarritan ez baitaukate.
  • Festetan, burruntzian erretako txerria jan ohi dute.

Erronkaren Izena: Errelebo hankamotzak!

Bete beharreko helburua: Abiadura lantzea. Talde lana sustatu eta bultzatzea.

Beharrezko materialak: Fruta (taldekide bakoitzak berea ekarri beharko du), saski bat talde bakoitzeko.

Erronkaren azalpena: 

  • Hainbat talde osatu beharko dira.
  • Partaideak ilaratan kokatuko dira, hurrenez hurren.
  • Txingoka egin beharko dute korri.
  • Konoekin markatuta dagoen distantzia egin beharko dute.
  • Joan eta etorri egin beharko dute. Dena hanka berarekin, ezingo da aldatu.
  • Behin joan etorria eginda, hurrengoa eskuan jo eta erreleboa pasako dio.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Irteera-marra kono batekin markatuko da. Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 20 metrora, beste kono bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.
  • Bakoitzak bitan egin beharko du. Gehiagotan errepikatu nahi bada, inongo eragozpenik gabe egin daiteke. Ikasle kopuruaren eta denboraren arabera moldatu daiteke.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

 

Informazio orokorra:

• 3 milioi biztanle inguru ditu eta hiriburua Kingston da.

• 80 km zabal eta 240 km luze da Jamaika irla.

• Kolonia espainiarra izan zen XIV.mendean. Hala ere, XV. mendean Ingalaterrak bereganatu ondoren, orain ingeleraz hitz egiten da.

• Musikak garrantzia handia du herrialde horretan. SKA, REGGAE, RAGGA, eta DUB estiloek dira garrantzitsuenak.

• Kirolari dagokionez, munduko korrikalari azkarrenen jatorri ere bada Jamaika..

Bitxikeriak:

  • ACKEE platera da ohikoena eta ezagunena bertan. Bakailaoarekin, aji egosiarekin, tipularekin, tomatearekin eta espeziekin egiten den platera da.
  • Influentzia ugari jaso dituen gastronomia du Jamaikak: afrikarra, ingelesa, espainiarra eta asiarra.
  • Plater nagusien artean ditugu: Tirón-a (oilasko, txerri edo arraina, hainbat espeziarekin egina); arroza eta ilarrak; ahuntza, curry erara egina; edota bammy ogia (jukazko ogia).

Erronkaren Izena: Errelebo itsuak!

Bete beharreko helburuak: Ziurgabetasun egoeratako gaitasunak lantzea. Elkarren arteko konfiantza lantzea. Talde lana bultzatu eta sustatzea.

Beharrezko materialak: Begiak estaltzeko zapi bat/jertse bat (bikoteko bat), piboteak/konoak eta, behar izanez gero, klarionak.

Erronkaren azalpena: 

  • Erreleboetan bezala egingo da.
  • Taldeak osatuko eta hasierako puntuan kokatuko dira.
  • Taldean binaka jarriko dira. Bikotekideko batek begiak estaliko ditu eta besteak lagundu egingo dio.
  • Garrantzitsua da korrika hasteko eskutik helduta izatea, baita bizkarretik ere, segurtasun handiagoa emateko.
  • Lehen bikotea irten eta 30 bat metrora dagoen piboteraino egingo dute korri, hari buelta eman eta hasiera puntura itzuliko dira hurrengo bikoteari lekukoa ematera.
  • Lekukoa begiak estalita dituenak eramango du.
  • Lekukoa JASO ARTE EZIN IZANGO du hurrengo bikoteak atera.
  • Hurrengo bikoteak berdin egingo du, eta horrela, taldeko bikote guztiek lasterketa egin arte.
  • Bikote bakoitzak bi edo lau aldiz egingo du itzulia. Txanda batean batek estaliko ditu begiak eta, bestean, besteak. Partaide kopuruaren arabera egingo dira itzuli kopuruak: partaide asko badaude, bikote bakoitzak 2 eta bestela, 4.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Klarionarekin edota pibote/konoekin markatuko dute hasierako marra.
  • 20-30 metrora, talde bakoitzaren parean, beste pibote/kono bat jarriko da, hari buelta emateko.
  • Kono bat erabil daiteke lekukotzat.
  • Taldeen artean 2-3 metroko tartea egon beharko du, korrika doazela elkar ez oztopatzeko.
  • Begiak ondo estalita dituztela ziurtatu beharko dute antolatzaileek.

Iraupena: 15-20 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

Informazio orokorra:

• Frantsesez eta ingeleraz hitz egiten dute herrialde honetan.

• Kanada hitzak herrialde handia esan nahi du.

• 6,7 milioi biztanle kanpotarrak dira bertan.

• Bigarren herrialderik handiena da munduan.

• 15.500 hartz polar ditu Kanadak.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia asko aldatzen da eskualdearen arabera.
  • Platerik ohikoena Maple jarabearekin egindako izokina da.
  • Zona batzuetan amerikar edo ingelesen eragina jaso dute gastronomian
  • Beste plater esanguratsu bat Tourtiere delako haragizko pastela da.

Erronkaren Izena: Errelebo lasterketa!!

Bete beharreko helburuak: Erreakzio-abiadura eta desplazamendu-abiadura lantzea. Ondo pasatzea.

Beharrezko materialak: Konoak edota klarionak eta lekukoa (beste kono bat edo zapi bat izan daiteke).

Erronkaren azalpena: 

  • Hainbat talde osatu beharko dira.
  • Partaideak ilaratan kokatuko dira, bata bestearen atzean.
  • Korrika NORMAL joan beharko dute.
  • Konoekin markatuta dagoen distantzia egin beharko dute.
  • Joan eta etorri egin beharko dute.
  • Behin joan etorria eginda, hurrengoari pasa beharko die LEKUKOA .Lekukoa hartzeko, hurrengo taldekideak ezingo du hasierako marra aurreratu han bertan emango dio eta orduan atera beharko du.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Irteera-marra kono batekin edo marra batekin markatuko da (argiena ikusten den moduan). Talde bakoitza haren atzean kokatuko da.
  • Parean, 30 metrora, beste kono bat jarriko da.
  • Kono batetik bestera korrika joan, hari buelta eman, eta hasierako lekura itzuli beharko dute.
  • Hasiera marrara itzultzean eman beharko zaio hurrengoari lekukoa.
  • Bakoitzak bitan egin beharko du. Gehiagotan errepikatu nahi bada. inongo eragozpenik gabe egin daiteke. Ikasle kopuruaren eta denboraren arabera moldatu daiteke.

Iraupena: 10-15 minutu.

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.

 

Informazio orokorra:

• Espainiaren iparraldean kokatzen den lurraldea da, Frantziarekin mugan.

• 2 milioi biztanle ditu eta bere hiriburua Gasteiz da.

• Hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelania dira.

• Mendi zein itsasoz inguratua dagoen lurraldea da, ingurumenean ere aniztasuna nagusi delarik..

• Lehen sektoreak indar handia izan du beti Euskal Herrian; gaur egun boterea galdu duen arren, oraindik ere artzain ugari aurki ditzakegu.

Bitxikeriak:

  • Gastronomia oso anitza duen lurraldea da. Bertako osagaien oinarria Kantauri itsasoko arraiak eta barrualdeko beste produktu batzuk dira.
  • Tabernetan eskaintzen diren pintxoak ezagunak dira mundu-mailan.
  • Espainian Michelin izar gehien dituen zonaldea da, tradizio eta ospe handiko hainbat sukaldari eta sukaldaritza-eskola daudelarik
  • Plater edo jaki famatu edo ezagun batzuk aipatzearren: Tolosako babarrunak, Gernikako piperrak eta Idiazabal gazta, eta abar, jakien artean, eta bakailaoa pil-pil erara, legatza saltsa berdean, marmitakoa, goxua, mamia, eta abar, plateren artean.
  • Aipatu beharra dago, bestalde, sagardotegi garaian horietan eskaintzen diren jakiek ere sona handia dutela

Erronkaren Izena: Sokatira!

Bete beharreko helburua: Koordinazioa eta indarra lantzea. Talde lana sustatzea.

Beharrezko materialak: Soka handia, konoak/piboteak, zapiak eta kronometroa.

Erronkaren azalpena: 

  • Sokatira lehiaketa izango da.
  • Sokak erdian markatxo (zinta edo zapi bat) bat izango du eta taldeak alde banatan kokatuko dira markatik 2-3 metrora, gutxi gorabehera, sokaren luzeraren eta taldekide kopuruaren arabera.
  • Lurrean ere marka batzuk egongo dira, erditik 3 metrora edo. Erdiko markak 3 metroko muga hori gainditzea izango da egitekoa, tiraldia irabazteko. Hau da, bestaldeko taldea 3 metro aurrera mugitu beharko da, atzeraka tiraz.
  • Taldekideek euren artean beso bateko distantzia utzi behar dute, gutxi gorabehera. Horretarako, aurrekoaren sorbaldan jarriko da eskua eta beso beteko distantziara daudela ziurtatuko dute.

Antolakuntza: 

  • Talde bakoitzean 8-12 jokalari egotea litzateke egokiena. Talde guztietan partaide kopuru bera izaten saiatu beharko da; bestela, taldekide batzuk errepikatu egin beharko dute.
  • Nahi adina jokalarik hartu dezakete parte.
  • Txanda bat baino gehiago egin beharko dira.
  • Aukera baldin badago, soka bat baino gehiago lortzea da egokiena, horrela aldi berean egin daitezke tiraldiak.
  • Talde bakoitzak TIRALDI BAKARRA egingo du. Parte hartzaile kopuruaren arabera, soka nahikoak badaude eta denbora baldin badago, tiraldi bat baino gehiago egin daitezke. Antolatzaileek erabakiko dute.
  • Soka eta eremuari dagokionez, sokaren erdian zapi/marka bat jarriko da.
  • Lurrean ere pibote/konoen laguntzaz erdia zein den finkatuko da, eta sokaren erdia ere pare horretan kokatu beharko dute.
  • Erditik 3 metro eskuinera kono/pibote bat jarriko eta, berdin ezker aldera ere. Eskuineko taldeak soka bere aldera eramaten saiatu beharko du, eta ezkerreko taldeak beste hainbeste. Erdiko markak 3 metroko muga hori pasa beharko du tiraldia amaitzeko.
  • Ikusten bada tiraldiak asko luzatzen direla eta denbora gutxi dagoela, distantziak murriztu daitezke,. 1,5metrora adibidez.
  • Antolatzaileetako batek denak ondo kokatua daudela ziurtatu beharko du eta sokaren erdiko marka lurrekoaren parean dagoela. Horretarako bi besoak goian dituela, zein aldek norantz mugitu behar duen esango du, bai hitzez, bai eskuekin adieraziz.
  • Aldi berean, ozen (bi eskuak goian dituela) “TENKA!” Esango du. Bi taldeek soka tente jarriko dute indar apur bat eginez. Ondo daudela ikustean eta erdiko marra ondo dagoela ziurtatzean, bi eskuak behera jaitsi eta “HASI!” oihukatuko du. Orduan hasiko da tiraldia.

Iraupena: 20-25 minutu

 

Bideoa: Hona hemen ariketa nola egiten den ikasteko bideoa.