FAST FOOD: Hirugarren hiruhilekoa

Seguru badakizula zer janariri buruz ari garen, bai ezta?

  • Azkar baino azkarrago prestatu, zerbitzu eta jaten den janaria da.

Baina galdera hauei erantzuteko gai al zara?

  • Janari mota hau osasunerako hain kaltegarria ote da?
  • Zer maiztasunekin jatea komeniko litzaiguke?
  • Ba al da osasunarekin eta elikadura-ohitura onekin bateragarri den inolako janari azkarrik?

Galdera hauei erantzun ahal izateko, aurretik kontzeptu batzuk aztertu behar ditugu:

NUTRIZIO-OSAKETA

Oro har, janari azkarreko platerak zerbitzatzen dituzten lekuetan kaloria eta karbono hidrato sinpleen kopuru nabarmena, eta bitamina, mineral edo zuntz gutxieskaini ohi dituzte.
= Gure gizarteko gaur egungo elikaduraren ohiko akatsak  

ANOEN NEURRIA

Produktu hauek eskaintzen duten kaloria kopuru handiak zerikusia dauka anoen neurriarekin (oro har handiegiak: XXXL neurrikoak)

NUTRIZIO-OSAKETA

Plater nagusiari (hanburgesa, ogi tartekoa, pizza…) era askotako “osagarriak” eransten zaizkio, nutrizio balio eskasekoak.

  • patatak , tipula-uztaiak, nuggetsa
  • gantz, gatz edo azukre  ugariko saltsak ,  
  • azukre eta gasdun edariak (freskagarriak, zukuak, irabiatuak…)
  • postre gozoak (izozkiak, opilak…)

Egin batuketa!
Esaterako, patata “anoa” txiki bat (230 Kcal), freskagarri “txikia“(210 Kcal), “barazkiak ez diren osagaiez” egindako entsalada (220 Kcal) eta postrea (230 Kcal) orotara 900 bat Kcal, izatera iris daiteke, heldu baten egun bateko energia-beharren ia erdia. Eta hori, plater nagusia kontuan hartu gabe! 

Eta gainera produktu horien etengabeko eskaintza izan ohi da:  “1 € gehiago ordaindu hutsagatik, anoa handia…” eta ondorioz pentsatua genuena baino gehiago kontsumitzen dugu.

NON OTE DAUDE FRUTA FRESKOA, BARAZKIAK…? NONBAIT IKUSTEN DITUZUE?

Letxuga hosto bat edo tomate xerra bat ez dira anoa bat… gure otorduetan  janari mota hau bakarrik janez gero, zaila da dieta osasuntsua egitea.

 

BA AL DUGU JANARI AZKARRAZ MODU OSASUNTSUAN GOZATZEKO AUKERARIK?

Gure ohiko dieta osasungarria izango balitz,  janari mota hau ez litzateke arazo izango, aberatsa balitz barazki, fruta, lekale etazereal integraletan, eta, aldi berean, haragi eta arrain kopuru txikikoa, eta elikadura piramidearen goialdekoak, berriz,  “noiz behinkakoak” balira, hau da, hilean behingoak.

ZER AUKERA DUGU?

Etxean kozinatzea aukera ona da

Zer moduz etxeko hanburgesa bat, ogi onarekin eta osagai freskoekin?

Edo etxean pizza prestatzea, lagunekin elkartu orea egiteko eta denen artean “benetako” osagaidun pizza atontzeko?

Edo betiko bokata?

Eta gainera platerari barazki pixka bat eta postrerako fruta freskoa ipintzen badiogu:

ONDO BAINO HOBETO!!!!!!