Erronkaren data: Hiruhilabetean zehar egun bat, ikastetxe bakoitzarekin zehaztua.

Erronkaren izena: HARRIPUM!

Bete beharreko helburua: Kooperazioa, koordinazioa lantzea eta punteria lantzea.

Beharrezko materialak: “Tiratxina” erraldoiak, goma espumazko/baloi bigunak (koloretakoak izatea hobe taldeak bereizteko), petoak, lurra markatzeko koloretako spraiak (euriarekin kentzen direnak) eta bankuak (jaurtitzaileentzat).

 

· Erronkaren azalpena ·

  • Harri-Orri-Ar jokua izango da oinarria. Lau talde egongo dira jokoan, baina bi talde egongo dira elkarren aurka. 2×2 // 2×2.
  • Talde bakoitzeko partaideak, txandaka eta banaka, korrika (edo hankak lotuak dituztelarik) aterako dira dauden lekutik. Lurrean dagoen marra jarraituko dute.
  • Helburua besteen etxera iristea izango da puntua lortzeko (Piboteekin markatua egongo da).
  • Elkartzen diren lekuan HARRI-ORRI-AR egingo dute. Irabazten duenak aurrera jarraituko du eta galtzen duena bere ilarara bueltatuko da.
  • Galdu duen taldeko batek korrika atera beharko du aurkaria beraien etxera ez iristeko. Bere taldekideak galtzen duen bezain pronto atera beharko du, ez du etxera iritsi arte itxaron beharko.
  • Berriz elkartzen diren lekuan Harri-Orri-Ar egin beharko dute.
  • Bitartean alboetan jaurtitzaileak egongo dira baloiak jaurtitzen.
  • Jaurtitzaile talde bakoitzak, talde konkretu bati jo beharko diete.
  • Baloiarekin jo behar duten bati jotzean, automatikoki ilararen atzera itzuli beharko du. (Harri-orri-ar en galtzea bezelaxe izango litzateke jotzea). Beraz bere taldekide batek atera beharko du.

· Erronka hobeto nola den ikusi nahi baduzu, ikusi hurrengo bideoa ·

 

· Antolakuntza ·

  • Jokoa egin ahal izateko lau taldek egon beharko dute jokoan aldiberean.
  • Alboetan beste lau talde egongo dira jaurtitzaile lanak egiten.
  • Taldeak 8-12 kidez osatua egongo dira. Parte hartzaile kopuruaren arabera.
  • Denak egingo dute dena. Lehenik batzuk Harri-Orri-Ar egiten egongo dira eta besteak jaurtitzen eta alderantziz.
  • Ikasle asko diren ikastetxeetan txandak egin beharko dira eta gutxiago direnetan egokitu.

  • Harri-Orri-Ar en ilaran kokatu beharko dira, hurrenez hurren ateratzeko. Galtzean ilaran atzera itzuli beharko da.
  • Alboetan daudenak, batzuk “Tiratxina” eusten egongo dira, besteak jaurtitzen eta beste batzuk baloiak jasotzen. Hau ere txandakatzen joan beharko dute.
  • Jolasa denbora konkretu bat pasatzean amaituko da eta denbora hori antolatzaileek zehaztuko dute.

Erronkaren data: Hiruhilabetean zehar egun bat, ikastetxe bakoitzarekin zehaztua.

Erronkaren izena: Tragabola erraldoia!

Bete beharreko helburua: Kooperazioa eta koordinazioa lantzea.

Beharrezko materialak: Skateak, koloretako bolatxoak, plastikozko kubo txikiak (zakarrontziak), pilotak biltzeko kartoia/koltxonetak, kaskoak.

· Erronkaren azalpena ·

  • Jokoa egin ahal izateko lau taldek egon beharko dute jokoan aldiberean.
  • Tragabola mahai jokuaren antzekoa izango da.
  • Pertsonek egingo dituzte hipopotamoen funtzioak. Hau da, partaide bat skate batean etzango da, buruz behera (kaskoa izango du jarrita) eta beste batek hanketatik eutsiko dio.
  • Skatean etzanda dagoen kideak, zakarrontzi txiki bat izango du eskuetan bolak horrekin hartu ahal izateko.
  • Hanketatik heltzen dion kideak, aurrera eta atzera eraman beharko du kidea. Aurreraka egiten dionean, bolak hartzeko lekura eramatea izango da helburua eta atzera eramatean kidea, hartutako bolak taldea dagoen eremura eramateko izango da.
  • Taldearen helburua, ahalik eta bola kopuru handiena lortzea izango da.
  • Soilik, erdian kokatuta dauden bolak hartu ahal izango dira, bidetik dauden bolak ezin izango dira hartu.

 

· Erronka hobeto nola den ikusi nahi baduzu, ikusi hurrengo bideoa ·

· Antolakuntza ·

  • Jolasten 4 talde egongo dira, baina nahi adina taldek har dezakete parte. 4ko txandetan.
  • Taldea 8-12 kidez osatua egongo da. Beraien rolak txandakatzen joango dira.
  • Kide bat skate gainean kokatuko da, pilotak hartzeko eta beste kide batek skatean dagoena heldu beharko du hau mugitu ahal izateko.
  • Behin lehenengo kideak bolak lortuta, heltzen zegoen kidea, skatean etzan beharko da eta beste talde kidea batek hartu beharko du mugitu ahal izateko. Horrela hurrenez hurren.

  • Denak ilaran zai egon beharrean, taldeko bi kide ekipoko pilotak biltzen eta solte dabiltzan pilotak erdirantz eramateaz arduratuko dira. Koltxoneta edo beste zerbaitekin.
  • Lehenengo kideak behin pilotak skate gainean jasota, pilotak biltzera pasako da eta pilotak biltzen zegoen kidea, ilarara pasa beharko da, pilotak skate gainean jasotzeko bere txanda iritsi arte.
  • Jokoa bukatuko da, pilota guztiak jasoak izaten direnean.