ELIKAGAIEN ETIKETAK:Lehen hiruhilekoa

Benetako janariak ez dauka etiketarik, janaria baino ez delako: Ez dago azaldu beharrik zer den azenario bat , oilasko bularra edo eskukada garbantzu.

Osasuntsu jan nahi badugu, erosketa egitea ez da hain erraza kutxatan, poltsetan eta potetan ontziratutako janaria ere kontsumitzen baitugu.

Elikagaien etiketak datuz josiak daude, datu garrantzitsuz, eta hauek interpretatzen jakitea garrantzitsua da.

Zer dio elikagai baten etiketak?

Legez, etiketek gutxienez informazio hau eduki behar dute:

Osagaiak: Kantitatearen arabera ageri dira, handienetik txikienera.

Trazatuak Alergia izanez gero garrantzitsua

Nutrizio-informazioa: 

  • 100 gramoko balioak eta ez anoarenak.
  • Kaloria kop. 100 gramoko Kilokaloriak Kcal. edo Kilojulioak KJ.
  • Gantzak: berezi gantz aseak.
  • Karbohidratoak: zehaztu %gehitutako azukreak.
  • Proteinak
  • Gatza
  • Gutxieneko iraupen data: “Hobe …… baino lehen kontsumitzea” esan nahi du adierazitako data arte elikagaiak bere propietate guztiak egoki mantentzen dituela.
  • Iraungitze-data: Oso galkorrak diren elikagaientzat baino ez da erabiltzen. Informazio hau mantentzeko edo biltegiratzeko baldintza egokiekin osatzen da.
  • Edukiera garbia: Produkturen pisua (ontzirik gabe).

Ez zaitzatela engaina!

Etiketako informazioa ez da produktuaren aurre aldekoa bezain engainagarria.

Hona hemen ohiko amarruetako batzuk

Hitzak aldatzea

Zorionez jendea gero eta garbiago du azukrea  ez dela txantxarra eragiten digun substantzia “bihurri” hutsa. Elikagaigintzak badaki, zenbat eta azukre gehiago erabili orduan eta gehiago salduko duela, hau da kopuru handiak erabiltzen jarraitzeko ahalegina egiteko arrazoia, baina etiketan ikusgaitz egiteko  izen ezberdinak erabiltzen ditu, esaterako fruktosa, destrosa, glukosa… Baina azukrea izaten jarraitzen du!

Osagaiak zatituta

Fabrikatzaileek osagaiak garrantziaren arabera azaldu behar dituzte, eta ez dagoenez ongi ikusia zerrendan lehenengo azukrea azaltzea, hau itxuratzeko azukreak mota ezberdinetan zatitzen dute, bakoitzaren kopurua txikitu eta horrela zerrendan beherago azaltzeko. Hau tranpa da: Azukre kopuru osoa bera baita, baina ezkutuan geratzen da…

Anoekin jokatzen dugu

Gogoratu kopuruak elikagaiaren 100 gramoko ageri direla, eta anoako aldiko jaten dugunaren arabera. 190 g marka ezaguneko patata biribilen etiketa:

  100 g-ko Anoako (30 g.)
Balio energetikoa 511 Kcal 153 Kcal
Gantzak 32 g 9.6 g
Karbohidratoak 51 g 15 g


  • irakurketa: Pataten 100 gramok 32 g. gantz ematen dute eta 51 g. karbohidrato, guztira 500 Kcal. Plater bat oilasko bular arroza eta entsaladarekin adina kaloria.
  • irakurketa: Badakigu 30 gramoko anoa ez dela erreala, eta pakete osoa jan dezakezula, hau da 1000 Kcal, egunean behar dugun kaloria kopuru erdia.

Azukrerik gabea/azukre gutxikoa

Kasu gehienetan “gehigarri kimiko altukoa” esan nahi du. Azukre kopurua gutxitzeak edulkorazte artifizialen kopurua gehitzea eragiten du.

Light

Honek esan nahi du produktu arruntarekin alderatuta %30 kaloria gutxiago duela. Hau lortzeko modua osagai naturalak osagai artifizialez ordezkatzea da.

ADIBIDEA:

  • Jogurt naturala: Esne oso pasteurizatua eta esneki laborantzak
  • Jogurt gaingabetua: Behi esne gaingabetu pasteurizatua, xarabea, krema pasteurizatua, esne solidoak, almidoi aldatua, esneki laborantza lácteos

Elikagai bat erosi aurretik begiratu etiketari
Eta gogoan hartu!

Janaririk onena gure arbasoek jaten zutena da: ontziratu gabea!